Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Pausuz pausu Amerikan barrena

Apa Kaixo!!

Beste asteazken bat motxila hartu eta gurekin bidaiatzera animatzen al zarete? Gaurko saioan Martxel Makazaga izango dugu gonbidatu berezi gisa Ithaka Ukatuz saioan. Hego Amerikan hasi eta Ertamerikan amaitu zuen bidaia zinez interesgarriagoaren nondik norakoak azalduko dizkigu.

8 hilabetetan zehar 6 herrialde ezberdin ezagutzeko aukera izan zituen abenturazale honek eta irrikaz gaude bertan izandako bizipen ezberdinak gurekin elkarbanatzeko momentua iristeko.

Piztu irratia eta zabaldu adimena 21:30tatik aurrera, ziur ez zarela damutuko!

 

Herriko taldeen emaitzen errepasoa eta playeroen kiniela biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetako saioan herriko taldeen errepasoa egingo dugu. Denboraldia aurrera doa eta herriko taldeek hilabete honetan izan dituzten emaitzak errepasatuko ditugu.

Honetaz gain playerotako 5. jardunaldi baten atarian gaudenez guk beti bezala igandeko partidak aztertu eta gure pronostikoa egingo dugu. Anima zaitez zu ere playeroetako kiniela egitera gure aurpegiliburuan.

Hau dena beti bezala asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian izango duzu entzungai, FMko 99.3an!!

Nepaleko gailurretara bixita

Aste honetan baten faltan bi!!

Hain zuzen ere bi bidaiari izango ditugu gela arroxean, elkarrekin elkarbanatu zuten esperientzia ederra gure uhinetan zuekin partekatzeko. Patricia Markiegi eta Maria Ruiz de Azua Annapurna inguruan egindako ibilbideaz arituko zaizkigu, haiek deskribitzen dituen umorea eta zoro punttua alde batera utzi gabe. Abenturan zehar izandako bitxikeria ezberdinak kontatzeaz gain, herrialdearen egoera eta nepaldarrek kanpokoei egindako harreraz ere jardungo gara.

Hau guztia 21:30tatik aurrera Fmko 99.3an edo arraio.eus-en!!