Press "Enter" to skip to content

Egilea: izerditan blai

Denboraldiko 1.eko Arnas (t)estua

Kaixo entzule!

Udazken giroarekin batera datorkigu lehen Arnas(t)estua, gure Ane Muriamendiarazek gidatua. Gela arroxean kirolaren baitan hausnartzeko aukera ematen digun espazio honetan arrakasta kontzeptuaz ariko gara, bereziki, kirol ekitaldiek duten arrakastaren inguruan.

Honetaz gain, nola ez, playerotako beste jardualdi baten atarian gaudenez kiniela ere egingo dugu. Hau guztia, bihar, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!

Playeruak mintzagai biharko saioan

Kaixo entzule!

Biharko saioan Hondartzako futboleko 82. ekitaldiaz arituko gara hauen antolatzaileekin. Azken urtetan goruntz doa bertako partaideen kopurua eta horren inguruan arituko gara.

Larunbatean hasi eta igandean amaituko den jardunaldiaren lehen kiniela ere egingo dugu zuzen zuenean, hortaz, ez galdu biharko irratsaioa, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!

ZAEko arraunlariak 21. Denboraldiko aurreneko saioan

Kaixo entzule!

zer moduz joan da uda? Kirol kontuei dagokienean ez dago zalantzarik arrauna izan dela udako protagonista. Ohitura onei jarraituz, aurten ere ZAEko arraunlariak izango ditugu denboraldiari hasiera emateko.

Hori baino lehen ordea ikasturte honetan zer landuko dugun azalduko dugu Igitako Jon Ander, Ane Muruamendiaraz eta Juananek.

Asteazkena 20.00tatik aurrera zure irratian, FMKo 99.3an, Arraio irratian, non bestela!

Denboraldiko azken izerdia

Kaixo entzule maite!

Ekaina erdira iristearekin batera iritsi da denboraldiko azken saioa egiteko unea.

Saio honetan Xabi Aramberri, Gipuzkoako txirrindularitza egokituko erlojupeko txapelduna i,an dugu lehendabizi. Ondoren Pablo Gurrutxaga, Amia del Hoyo eta Manex Arruti triatloilariak izaan digutu eta amaitzeko, gure Ane Muruamendiaraz etorri zaigu kirola eta turismoaz hausnartzera.

Ondo bidean, iraila amaieran itzuliko gara, gozatu udaz!!

Gizonezkoen saskibaloi eta eskubaloi kontuak gaurko saioan

Kaixo entzule! Ekaineko lehenengo saio honetan gizonezkoen eskubaloi eta saskibaloiko kideak izango dira gela arroxean. Saskibaloikoen igoera fasea eta eskubaloikoen igoeraz arituko gara protagonistekin.

Hau guztia, gaur, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!