Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Samai-zuloko sorgiña, M17ko greba eta NATOren aurkako ekitaldia

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, martxoaren 15a, irratsaio konpletoa izan dugu. Hasteko, aspaldiko partez, Samai-zuloko sorgiña etorri zaigu liburu bat besapean zuela. Ondoren LAB sindikatuko Urola-kostako arduradunarekin datorren martxoaren 17an burutuko den greba orokorra aztertu dugu. Eta irratsaioa amaitzeko Iruñean NATOren aurka egin zen mobilizazio amaierako ekitaldia eskeini dugu esklusiban.

Entzun ezazue!

“… + 20 urte uhinetan aske” erakusketa ikusgai apirilean

Arraio Irratiaren 20. urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, mimo handiz osatu dugun … + 20 urte uhinetan aske erakusketa ikusgai edukiko duzue Apirilean.

Apirilaren 13tik aurrera, 310 dendan eta Garoa Liburu dendan ikusgai edukiko duzue. Bertan, 80ko hamarkadako Arraio eta Putzuzulon bersortu ziren irratiko argazki zein hainbat afitxa uztartuko ditugu.

Guzti hau osatzeko, Irratiaren artxiboaz gain, beste hainbat norbanakoren irudiak erabili ditugu. Hala nola, Zarauzko GUKA, Iñaki Kaperotxipi, Makala, Marijo Murua, Kepa Murua, Zarauzko Argazkilari Elkartea eta Josu Izeta “Toxa”-ren laguntza izan dugu.

Aidean bolei taldea biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharkoan Aidean bolei taldeko kideak izango dira gurean. Orain gutxi sortu det talde honek maila ezberdinetan leihatzen du eta honen inguruan gehiago jakiteko aukera izango dugu.

Beraz, zuri ere boleia gustatzen bazaizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia, bihar 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!