Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Gartxot handia Arraio Sessions denboraldiari hasiera emateko

Denboraldi berriko Arraio Session lehen zuzenekoa omenaldi bezela egingo dugu, Putzuzulon hainbatetan jardundako Igor Jauregi “Gartxot” handiari omenaldi bezala alegia.

Gartxotek berriki agur esan digun arren bere musika betiko gordeta egongo da Arraioko hari musikalean, baita 2008an Putzuzuloko teilatuan, Napoka Hiria bikotearekin eman zuen kontzertua ere, garai hartan Arraio Blues saioak antolatu zuena.

10 euroko behringer mikro batekin grabaturiko zuzeneko itzel hau berreskuratu dugu ostegunean entzun dezazuen, gaueko 21:00etatik aurrera.

Adiorik ez Gartxot!!! Geroarte baizik!

Denboraldiko 1.eko Arnas (t)estua

Kaixo entzule!

Udazken giroarekin batera datorkigu lehen Arnas(t)estua, gure Ane Muriamendiarazek gidatua. Gela arroxean kirolaren baitan hausnartzeko aukera ematen digun espazio honetan arrakasta kontzeptuaz ariko gara, bereziki, kirol ekitaldiek duten arrakastaren inguruan.

Honetaz gain, nola ez, playerotako beste jardualdi baten atarian gaudenez kiniela ere egingo dugu. Hau guztia, bihar, asteazkena, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!