Press "Enter" to skip to content

Irratsaioak

AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: igandea 21:00etan

Protagonista ezberdinekin, aktualitatea jorratzen duen irratsaioa, astero kolaboratzaile batekin

PATIYOKO ATZUAK: osteguna 20:00etan

Bi atzon arteko irratsaioa, umoretsua eta ez-serioa. Albisteak, elkarrizketak eta sormenarako tartea ere izango duena. Zure belarriak gure ahots sentsualekin goxatu nahi badituzu eta, gainera, barre egin nahi baduzu badaukazu zer entzuna! Bi ostegunetik behin 20:00tatik aurrera.

BAPATEKO UNIBERTSOA: astelehena 20:00etan

Bertsolaritzaren unibertsora bidaitzeko irratsaioa. Lehengo zein oraingo bertso-saioak, elkarrizketak, txapelketak…

BERMUDATIK: ostirala 20:00etan

Ostiralai gatz eta pipermin pixkat jartzen, 8etatik aurrera, pil-pilean dauden doinu elektroniko eta ez ain elektronikoen inguruko irratsaioa, Anwolt eta Xiarroman-en eskutik!

GALDE DEBALDE: astelehena 21:30etan

Ortega, Gaset eta Dj-Stuarten galdera ezberdinei erantzuten saiatuko diren gonbidatu paregabe batekin lagun arteko solasaldia

IZERDITAN BLAI: asteazkena 20:00etan (bi astean behin)

Kirol irratsaioa. Herriko zein inguruko talde edo kirolarien emaitzen errepasoa, plaierotako kiniela eta noiz behinka gonbidatuak

ZARATAZARAUTZ: asteartea 21:30etan

Musika zaratatsu ezberdinak uztartzen dituen irratsaioa. Inguruko kontzertuen berri eman eta noiz behinka gonbidatuen musika

Antigualeko: hilabeteko azken ostegunetan 21:30tan

Herriko pertsona helduekin egindako elkarrizketak

OROKIETA IRRATIA: asteartetik ostiralera 13:00etan

Orokieta Herri eskolako ikasleek eginiko irratsaioa