Press "Enter" to skip to content

Egilea: atalka

3.17. Joseba Iztueta, migrazioaz, faxismoaz eta beste. Denboraldiko azken sayua!

Kaixo entzule maiteok,

larunbatian denboraldi hontako azken irratsayua in genun, Joseba Iztuetakin batea. Milla milla esker gurian izategatik. Plazerra da horrelako pertsona inteligentiak gurian izatia, hain ondo hitzeiten, plazer hutsa benetan.

Hosto berriak Berlinen eta sustraiak Zarautzen dituen artista da Joseba. Ia ia programa berak osatu du eta horregatik ere eskerrak eman ber dizkiou. Berarekin, migrazioaz, klasismoaz, arrazakeriaz eta 0. kasillaz hitz egiten egon ginan, besteak beste. Horretaz aparte, faxismo estatubatuarra eta faxismo sionista ere izan genituen hizpide.

Uda dator, somatzen da uda giroa egunotan eta atzuok ere udaz disfrutatu nahi deu, faxisten misilek uzten badigute behintzat. EHZtan harrapatu gaitzala ekaitzak! Besterik gabe entzule maiteok, datorren denboraldian entzungo dugu elkar, bueno, zuek guri hobe esanda jeje

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.16 – Lara Zapirain eta Hodei Iriarte desberdina izateari buruz:

Kaixo, entzule maiteok:

Azkenengo saio honetan, beti bezela, hainbat gai izan ditugu hizpide. Horien artean, laguntasunaren inguruan aritu gara sortzaileen txokoan eta atzotako batek seigarren mailako olerkia eskaini zien bere lagunei.

Gure irratsaioko gatza eta piperra , ordia, gonbidatuak dira eta bueno, larunbaten gela arroxan izan genitun Lara eta Hodei. Bata dantzaria afizioz, bestia ofizioz eta dantzaz ez ezik, laguntasunaz kuadrilaz eta helduaroan desberdin izatiaz jardun genun berriketan. Ezin deu aipatu gabe utzi hemen, gure bi gonbidatuek programara zetozela esateko intzuen bideua in diguen onena izantzala. Horrez gain, laguntasuna eta profesionaltasuna bateragarriak diala ere aipatu ziguen eta horren adibide izantzan iaz Victoria Eugenian aurkeztu zuten “Garaipenik ez da inboluziorik gabe” piezan. Eskerrik asko bihotzez biyoi etortzeagatik!

1,2.3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3.15 – Ioar Aizpurua, Ataun Irratiaren sortzailea

Kaixo entzule maiteak,

Ba al zenekiten Ataun Irratiak 10 urte baino gehiago dituela? Eta ba al zenekien hura sortu zuenak hogeitagutxi urte dituela? Atera kontuak! Guk Ioar Aizpurua Arrosa Sareko topaketetan ezagutu genuen eta flipatu egin genuen: “hau gure irratsayora dator”. Eta hara nor izan den gurean larunbat honetan.

Eskerrik asko Ioar gurian izateagatik, zuretzat irratia pasioz zer den azaltzeagatik eta Ataun Irratiko sorrera prozesuaz mintzatzeagatik. Plazer hutsa izan zen gurean izatea.

Horretaz gain, beti bezala, beste mila kontuez ere aritu ginen. Baina horretarako, entzun irratsayua!

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3×14- Txago

Kaixo, entzule maiteok:

Jesukriston moduan gu ere deskantsatzen eon gea pazko astea eta aste hauetan, baina hemen gaude berrize bueltan. Gaurko saioa benetan intentsua izan da. Izane, atzotako batek proposamen oso interesgarriya ekarri du poliziaren inguruko hausnarketa egiteko: Paul Rocherren “Qué hace la policía y cómo vivir sin ella” liburua. Zergatik normalizatzen deu gure kaleak poliziaz josita egotea? Zergatik lotzen da poliziaren presentzia kaleen segurtasunarekin?

Gaiarekin jarraitzeko gure gaurko gonbidatuak ezin aipatu gabe utzi. Sekulako lana induen Txago kolektiboko bi kide izan ditugu gurian I eta M, euren kolektiboan inguruko nondik norakoak kontazeko. Karrikaratu txostena eta Donostiako hirian poliziak egiten ditun ekintzak izan ditue hizpide. Datuak eta gogoeta egiteko hainbat gai utzi dizkigue, ondoriyua bakigu ezta? 1,3,1,2! Mila mila esker etortzeagatik eta egiten dezuen lan guztiagatik 😉

Besteik ez gaurkoz, bueno bai jaja Maiatza planez betia dator; alde batetik Paka fest, gero EHGAM-eko festa, Arraio Irratiaren 19.urteurrena, Zaratazarautz eta beste hainbat!

Goxatu udaberriyaz eta besarkada bana danoi!

1,3,1,2 TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak 3×13 – Danele Sarriugarte

Kaixo entzule maiteok,

hemen gea berriz ere, uaingo hontan gaixorik. Udaberriak kalte in digu edo agian kapitalismoa da, ez gaude ziur. Edo agian gure inguruko baby booma da, haurrak jaio eta jaio ari dia gure inguruan, umiak izateakin batea jendiak etxia erosteu, gero etxe horiekin espekulatzeu ta gu, gu gaixotu ite gea honekin guztiakin. Izan ere, askatasun liberalaren kontra aldarrikatze gea, indibidualismuan aurka. Eta horren ordez, askatasun kolektibua eta kolektibotasuna aldarrikatu nahi ditugu, gizakiak kolektibuan bizi gealako, beraz, gora greba!

Bueno, gaurkuan gurian itzultzaile, idazle, feminista, kazetari eta optika bateko modelo izan zitekeen elgoibartarra izan deu, eskerrik asko DANELE SARRIUGARTE gurian izateagatik. Edo Sanele Txuliugarte al tzea? Jejejeje

Eta beti bezala, askotariko gaiak izan ditugu hizpide: aste honetako berri txarrak, Donald Trunpek gora beherak, lehen aipatutako askatasun indibidualista, kolektibotasunaren aldeko aldarriak, Etxarri Gaztetxian desalojua, … eta noski, Daneleren kontuak. Azken finian Danele 4×4 bat degu, Patrolak bezela orotariko lurretan ibiltzea eta idaztiaz eta itzultziaz aparte, ikuskizunak ere iteko gai da.

Besterik gabe gaurkoz, entzun gure irratsayua, disfrutatu asteburuaz eta…

1, 2, 3 TUMAMARRATXA!