Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratiak 9 urte betetzen ditu!!!!

Zarauzko Arraio Irrati libreak 9 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau berezi bat antolatu dugu!!

urteurrena2015

Maiatzaren 16an, larunbatean, irratsaio berezia egingo dugu gela arroxetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa edukiko dugu eta Zarauzko txoko ezberdinetan entzun ahalko da, kalean stand ezberdinak edukiko ditugu eta.

9urtesaioa

Maiatzaren 20an, asteazkenean, brindisa edukiko dugu Putzuzuloko tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Pintxo-Pote bikaina ari gara prestatzen!!!

Maiatzaren 22an, ostiralean, kontzertu akustiko lasaia edukiko dugu Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertan, Morau eta Beñardo bikotea, eta Iruñeatik datozen Kinada taldea ere edukiko dugu. Morau eta Beñardok Arrainentzako Himnoak diska kaleratu dute aurten eta Putzuzulon diska honetako kantuak entzun ahalko dituzue. Nafarrak ere material berria prestatua dute.


Eta urteurrenari bukaera emateko, Maiatzaren 23an, larunbatean, egun osoko egitarau dugu prestatua. Larunbata Herri bazkari bikain batekin hasiko dugu, 14:30etatik aurrera. Menua, entsalada, albondiga beganoak, postrea, kafea ta kopa izango da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta Zarauzko Arrano eta Eguzki tabernan lortzeaz gain, Putzuzulo Gaztetxean ere eskuratu ahalko duzue. Bazkariaren ostean, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Eta eguna borobiltzeko, sekulako kontzertua edukiko dugu gauean, 22:30etatik aurrera, etxekoak diren Managaitz, Donostiatik bueltan datozen Ezin Izan talde mitikoa eta Iruñeako Leihotikan taldearekin.

managatizezinizan



Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude