Ekaina hurbiltzearekin bat triatloiaren inguruan aritzeko joera izaten dugu eta aurtengoan ere aritu gara. Gaurkoan Sandra eta Gilen izan dira gela arroxean, beraien hasierak zein gaur egungo egoera azaltzen, gozatzeko moduko saioa!
Gaurko saioan Lierni Osa eta Xabat Olaizola izan ditugu gela arroxean. Biak harrijasotzaileak dira eta kirol honen inguruan gehiago ezagutzeko aukera izan dugu, harri baldarrak, telebistako saioak, txapelketak eta nola ez, pentatloia.
Zer moduz zaudete? Gu primeran, opor hauen ostean berriz ere pilak kargaturik. Gaurko saioan Iker Amatriain izan dugu gonbidatu gela arroxean eta free surfaz aritu gara berarekin.
Honetaz gain playeroetako final erdien kinielak ere egin ditugu, zuk zurea egin al duzu?
Gaurko saioan ez dugu gonbidaturik izan gela arroxean, baina horrek ez digu eragotzi zuei irratsaio bikain bat eskaintzea. Herriko taldeen errepasoa egin dugu aste santuko oporren aurretik, baita playerotako azken jardunaldiaran azterketa ere, goza dezazuela!
Kaixo entzule! Martxoak 8 honetarako bi kirol kazetari hadien kolaborazioak izango ditugu. Biak ala biak ezagunak dira bakoitza bere esparruan aitzindari izandirelako. Biak dira kirol kazetariak eta beraien ogibidea nola bizi duten azalduko digute.
Kolaborazio interesgarri honetaz gain, playeroak ere aztertuko ditugu, emakumezkoetan 2. faseko 2. jardunaldia izan zuten eta gizonezkoek fase erregularreko azkena, hortaz, kanporaketak nola geratu diren argitu da.
Beti bezala hau guztia 20.00tatik aurrea Arraio irratian, FMko 99.3an!!