Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

“Zarauzko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa” mahai ingurua

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroak 1, eduki esklusibo bat eskeini dugu, Arraio irratian bakarrik entzun ahalko duzun horietakoa. “Zarauzko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa” izenburupean, mahai inguru bat antolatu zuten Ondharez elkartekoek. Bertan, Manu Etxezorturen gidaritzapena,  Jesus Mari Olaizola Txiliku Ondharezeko kideak ondare immaterialaren inguruan hitz egin zuen, David Cano Arantzazuko artxiboaren eta liburutegiaren arduradunak Frantziskotarren liburutegia izan zuen hizpide, eta, azkenik, Xabier Alberdik eta Xabier Etxabek herriko folkloreari buruz aritu ziren solasean.

Bueltan gea 21. aldiz!

Iepakaixou ia denoi!

Azkenean hasi dugu gure XXI. denboraldia eta ondo hasteko lan gatazka bati buruz hitzegiten jardun gara. Hain zuzen ere IAT edo ITV pasatzen duten Itsasua izeneko enpresako langileek 99 egun bete dituzte greban. ELA sindikatuko bertako ordezkariarekin solasean aritu gara gaztaka honen erpin ezberdinak aztertuz.

Entzun ezazue!

Denboraldiko azken eztula errepresioa aztertuz

Iepakaixou ia denoi!

Aurreko astean ezin izan genuen denboraldia behar bezala amaitu eta gaur, utzailaren 5ean eman diogu amaiera. Eta hortarako Aske antolakude anti-errepresiboko bi kiderekin solasaldia izan dugu. Larrun iparraldetik eta Julen Hegoaldetik, bakoitzak tokiko errealitatea aztertuz baina sasi-mugak gaindituz argazki orokorrago bat ateratzen saiatu gara.

Entzun ezazue!

Palestinar hitzaldi musikatua

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 21, eduki esklusibo berri bat eskeini dugu gure uhin askeetan. Pasa den ostiralean zarauzko Modelo aretoan Sol Band musika talde palestinarrak hitzaldi-kontzertua eskeini zuen eta gure grabagailua bertan izan zen.

Abestien artean Gazako zerrendaren egoera azaltzen dute, beraien egunerokoa nola aldatu den azken genozidioaren ondoren eta zein egoera zailean dauden musikari palestinarrak ere. Amaierarako sorpresatxo bat ere gorde zuten.

Entzun ezazue!