Category: Urrunetik Gertu


Badira hilabete batzuk disko gogorra izorratu eta datu batzuk galdu genituela Urrunetik Gertu irratsaioarekin jarraitzeko. Azken egunetan lanean jardun ondoren, eta larunbat honetan Gasteizko Udazken Fest egunean Ekhiñe EizagirrerenAlde erantzira nabil” liburuaren aurkezpena egingo denez, hauek berreskuratu eta irratsaioa egiteko grabatu genituen kantu guztiak bildu ditugu berriz ere.

EKIÑE-MARRAZKIA

11 kantu grabatu ditugu bi urte hauetan. Abesti batzuk ez genituen irratsaioan erabili eta berau egiten jarraituko ez dugunez, aukera itzela duzue HEMEN klik eginda guztiak entzuteko. Gozatuko duzuelakoan, beste bat arte!!!

Arraio Irratiaren 10. urteurrenari amaiera bikain bat emateko, sekulako egitaraua antolatu dugu larunbat honetarako, Maiatzaren 28rako.

Goizean hasiko gara, Maiatzaren 14ean egin ezin izan genuen irratsaio bereziarekin. Goizeko 10:30etatik herriko leku ezberdinetan izango gara saioa egiten.

irrati mobila(1)

Honen ostean, bazkaria prestatu dugu Putzuzulo Gaztetxean. Bertan gainera, 10 urte hauetan irratian ibili diren partaideak biltzen saiatzen ari gara. Honez gain, etorri nahi duen edonork tiketak salgai ditu oraindik Eguzki, Arrano eta Mauka tabernetan. Bixi ibili!!!

Bazkalostean, Sozaya orketa-gizonaren emanaldi berezia edukiko dugu. Eta atsaldean txarangarekin herriko kaletatik ibiliko gara.

Gauerako berriz, eta gaueko 22:30etatik aurrera, Skasti eta Blue Beans Zarauztar taldeen kontzertua edukiko dugu. Eta gauari amaiera emateko berriz, DJ Kepoi edukiko dugu musika dantzagarri apur batekin.


Maiatzaren 20an Arraio Irratiak 10 urte beteko ditu, bai, 10 urte!!!!!! Eta hau dena ospatzeko ekitaldi sorta ederra antolatu dugu maiatza osorako.

urteurrena 2016

Maiatxak 13, ostirala. Kontzertu akustikoa Ekiza eta Kehsala taldearen eskutik Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Kontzertua 22:30etan hasiko da eta 5 euro izango da sarrera.

ekizakhesala


Maiatzak 14 larunbata. Irratsaio berezia herriko gune ezberdinetatik.
Goizeko 10:30etatik aurrera herriko txoko ezberdinetan egongo gara saio berezia egiten. Azken Portu, San Pelaio, Vistalegre, Santa Marina eta Zelai Ondon izango gara gure estudio ibiltariarekin.

irrati mobila

Maiatxak 19 osteguna. Hitzaldia. Jacue Pascual soziologoa edukiko dugu “Movimiento de resistencia. Años 80 en Euskal Herria” libururuaren inguruan hizketan. Hitzaldia 19:00etan izango da Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 28. EGUN HANDIYA!!!!. Larunbatean ederki ospatuko ditugu Arraioren 20 urteak. 14:00etan bazkari herrikoia egingo dugu Putzuzulon, eta bertan, gure entzuleez aparte, irratian 10 urte hauetan ibili den jendea gonbidatu nahi dugu. Sarrerak, Arrano, Eguzki eta Maukan dituzue salgai.

Bazkalostean, txarangarekin kalera joango gara. Eta gauean, 22:30etan Zarauzko Blue Beans eta Skasti taldeak edukiko ditugu. Gaua amaitzeko berriz, DJ Kepoi izango dugu musika jartzen


Ekhiñe Eizagirre Zarauztar Preso Politikoaren testuekin egiten dugun saioa astelehenean hasiko da berriz ere. Printzipioz, eta aurreko urtean bezala, hilean behin irratsaio bat egiteko intentzioa dugu, testuak amaitzen diren arte. Hortaz, astelehen honetan, Otsailaren 1ean eta arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Urrunetik Gertu saioarekin hasiko gara.

EKIÑE MARRAZKIA

Zarauzko Arraio Irrati libreak 9 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau berezi bat antolatu dugu!!

urteurrena2015

Maiatzaren 16an, larunbatean, irratsaio berezia egingo dugu gela arroxetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa edukiko dugu eta Zarauzko txoko ezberdinetan entzun ahalko da, kalean stand ezberdinak edukiko ditugu eta.

9urtesaioa

Maiatzaren 20an, asteazkenean, brindisa edukiko dugu Putzuzuloko tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Pintxo-Pote bikaina ari gara prestatzen!!!

Maiatzaren 22an, ostiralean, kontzertu akustiko lasaia edukiko dugu Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertan, Morau eta Beñardo bikotea, eta Iruñeatik datozen Kinada taldea ere edukiko dugu. Morau eta Beñardok Arrainentzako Himnoak diska kaleratu dute aurten eta Putzuzulon diska honetako kantuak entzun ahalko dituzue. Nafarrak ere material berria prestatua dute.


Eta urteurrenari bukaera emateko, Maiatzaren 23an, larunbatean, egun osoko egitarau dugu prestatua. Larunbata Herri bazkari bikain batekin hasiko dugu, 14:30etatik aurrera. Menua, entsalada, albondiga beganoak, postrea, kafea ta kopa izango da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta Zarauzko Arrano eta Eguzki tabernan lortzeaz gain, Putzuzulo Gaztetxean ere eskuratu ahalko duzue. Bazkariaren ostean, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Eta eguna borobiltzeko, sekulako kontzertua edukiko dugu gauean, 22:30etatik aurrera, etxekoak diren Managaitz, Donostiatik bueltan datozen Ezin Izan talde mitikoa eta Iruñeako Leihotikan taldearekin.

managatizezinizan



Powered by WordPress & Web Design Company
[ Back to top ]