Hamaika ikusteko jaioak garela dio esaerak, baina Zarautzen buelta eman diogu esamoldeari; irakurri, irakurri: Hamaika irratsaio, hamaika ahots, hamaika ideia… Eta guztiek gure bizitzako azken hamaika urte hauek eta uhinetako 99.3 FMa okupatu dituzte. Hamaika entzuteko jaioak gara, beraz.
Denbora horretan, hamaika partaide eta herritar igaro dira arrosa koloreko gela ezagunetik, baina oraindik ere, gogotsu gaude beste hainbesteri harrera egiteko. Eta ziur gaude fideltasun osoz jarraitzen gaituzten entzuleak ere iritzi berekoak direla.
Orain arteko ibilbidea ospatzeko eta gure entzuleei merezitako gorazarrea egiteko, egitarau mardula antolatu dugu maiatz honetarako. Dena den, jarraian, ideia egiten joateko lehenengo hitzorduak dauzkazue:
MAIATZAK 12, 22:30ean: SOFA eta RUKULAren kontzertuak.
MAIATZAK 16, 19:00etan: Leire Ibargurenen “Laura esaten zioten. Miren Odriozolaren borrokak†liburuaren aurkezpena.
MAIATZAK 18, 19:00etan: Justo Arriolaren “A los pies del caballo†liburuaren aurkezpena eta hitzaldia.
Baina, horiez gain, maiatza bukatu bitarte, hainbat ekitaldi izango dira, beraz, adi agendari!
Guk, gure aldetik, lanean jarraituko dugu sinesten dugun proiektu hau elikatzen eta, beti bezala, ateak zabalik daukazue zuen ideiak uhinetara zabaltzeko.
Hortaz, segi ezazue Arraio irrati librea entzuten eta ea horrela beste hamaika entzuten ditugun! (gutxienez)
Be First to Comment