Press "Enter" to skip to content

Programazioa

GALDEDEBALDE: Lagunen arteko eztabaida klasiko, ez hain klasiko eta surrealistak irratian azaleratzeko asmoz datorren irratsaioa. Iritzi eta paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzera gatoz, Parte-hartze ireki batekin disfrutatzeko prest, egin #Galdedebalde zure irudipena askatuz!

ZARATAZARAUTZ: Musika zaratatsu ezberdinak uztartzen dituen saioa. Hardcorearen adar ezberdin guztiak errepasatzen saiatzen da astero-astero, inguruko kontzertuen bistarazoa galdu gabe eta beti ere belarriak zulatzeko gogoz. Asteartero, gaueko 21:30etatik aurrera entzun daiteke.

IZERDITAN BLAI: Arraioko kirol irratsaioa, herriko zein inguruetako kirol taldeen nondik-norakoaren errepasoa egiten dugu. Honetaz gain kirolari edo antolatzaileak elkarrizketatzen ditugu, playerotako partiden azterketa zein kiniela mundiala ahaztu gabe!. Asteazkenetan, bi astean behin, 20:30etan

PATIYOKO ATZUAK: Bi atzon arteko irratsaioa, umoretsua eta ez-serioa. Albisteak, elkarrizketak eta sormenarako tartea ere izango duena. Zure belarriak gure ahots sentsualekin goxatu nahi badituzu eta, gainera, barre egin nahi baduzu badaukazu zer entzuna! Bi asteazkenetik behin 20:30tatik aurrera.

BERMUDATIK: Asteburuari gatz eta pipermin pixkat jartzen arituko gara, hilabetean behin 20:00etatik aurrera, pil-pilean dauden doinu elektroniko eta ez ain elektronikoen inguruko irratsaioa eginez, Anwolt eta Xiarroman-en eskutik!

AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: igandero 20:00tatik aurrera aktualitatea jorratuko dugu, protagonista ezberdinekin. Gure kolaboratzaileek astero eduki berriak ekarriko dizkigute eta telefonoz edo gela arroxean elkarrizketak eginez Euskal Herriko eta munduko edozein txokotako gertaerak landuko ditugu, seriotasun umoristikoz beti ere.