Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Denboraldiko azken eztula errepresioa aztertuz

Iepakaixou ia denoi!

Aurreko astean ezin izan genuen denboraldia behar bezala amaitu eta gaur, utzailaren 5ean eman diogu amaiera. Eta hortarako Aske antolakude anti-errepresiboko bi kiderekin solasaldia izan dugu. Larrun iparraldetik eta Julen Hegoaldetik, bakoitzak tokiko errealitatea aztertuz baina sasi-mugak gaindituz argazki orokorrago bat ateratzen saiatu gara.

Entzun ezazue!

Palestinar hitzaldi musikatua

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 21, eduki esklusibo berri bat eskeini dugu gure uhin askeetan. Pasa den ostiralean zarauzko Modelo aretoan Sol Band musika talde palestinarrak hitzaldi-kontzertua eskeini zuen eta gure grabagailua bertan izan zen.

Abestien artean Gazako zerrendaren egoera azaltzen dute, beraien egunerokoa nola aldatu den azken genozidioaren ondoren eta zein egoera zailean dauden musikari palestinarrak ere. Amaierarako sorpresatxo bat ere gorde zuten.

Entzun ezazue!

Euskaltzaleen martxa

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, ekainak 14, atzo bertan Iruñean burutu zen euskaltzaleon martxaren kronika ekarri dugu gure gela arroxera. Kazetari lanak egiten aritu ginen Kontseiluaren mobilizazioan, grabagailua eskuan, bertan bizitzen ari zena zuengana ekartzeko asmoarekin. Beste behin, eduki esklusiboak FMko 99.3an, inon topatuko ez duzuna eskeintzen baitu Arraio irratiak.

Entzun ezazue!