Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Presio Heltzea

#ExpolioGara, Iñaki Sotoren hitzaldia entzungai Presio Heltzea irratsaioan

Aspaldiko partez Presio Heltzea saio berri batekin gatoz. Oraingoan, Iñaki Soto, Garako zuzendariak, antoniano aretoan “Herria pobretzen duen espoliazio bat” izenpean emandako hitzaldia izango duzue entzungai. Baltasar Garzon epailearen aginduz, 1998. urtean agindu zuten Egin egunkaria ixtea. 2003. urtean, Eginek Gizarte Segurantzarekin zeukan zorra Gara egunkariak ordaindu behar zuela ebatzi zuen Garzonek. Gauzak honela, hiru urteko epean, 3 milioi euro ordaindu beharko ditu egunkariak. Honen guztiaren inguruan jardun zuen Sotok. Irratsaioa, bihar, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etatik aurreara izango duzue entzungai.

Presio Heltzea bueltan da

Aspaldian isilik egon ostean, Presio Heltzea irratsaioa bueltan da. Oraingoan, Zarauzko Modelo Aretoan Sare Feministak, Zarauzko AEKk, Zarauzko EHEk eta Arraio Irratiak elkarlanean antolatu zuten “Euskara sexista eta ez Sexista” hitzaldiarekin.

Bertan hiru gonbidatu eduki genituen. Amagoia Gurrutxaga, Maite Egiguren eta Irene Arrarats hain zuzen ere. Irratsaioa, bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.

13 urtez, Arraioz(a)harro!

Bai, zaharragoak eta harroagoak gara arraiokideok. Zergatik sinetsi zahartzea txarra dela? Nork erabaki zuen hamahiruak zorte txarra ematen duela? Hamahirugarren urteurren honetan, inoiz baino bihurriago gaudenez hautsak eta uhinak harrotuko ditugu!

Ikasturte hau oparoa izaten ari da: 9 irratsaio ditugu entzungai (musika, gaurkotasuna, kirola, elkarrizketak, bidaiak, bertsoak, feminismoa, euskara, jasangarritasuna, ekologia…) eta 35-bat kide gabiltza informatzen, pentsarazten, isilaraziei ahotsa ematen, bestelako musika eskaintzen…. Harro egoteko arrazoirik ez zaigu falta, hortaz.

Irrati librea gara, autogestionatua, euskalduna, bizimodu kapitalista eta heteropatriarkarra irauli nahi dituena. Gure helburua eragitea da; pasibo nahi gaituzten arren, ez gara! Besterik badago, besterik egin dezakegu. Eta horretan ari gara, bestelako bide hori eraikitzen.

Oraindik ezagutzen ez bagaituzu, egin aproba, piztu irratia, sintonizatu FMko 99.3a; Zarautzen ez ezik, Oriotik hasi eta Ondarruko portuko ranpiraino entzun gaitzakezue. Eta interneten ere bagaude,www.arraio.eus web-orrian, edo Euskal Herriko Irrati Libre eta komunitarioen Arrosa sarean ere bai (www.arrosasarea.eus).

Eskerrik asko, noski, orain arte entzun gaituzuen guztioi, etorri zareten guztioi, lagundu duzuenoi. Irratiak hitz egiteko balio du, bai, baina entzuten ez bada, zentzurik ez du. Horregatik guztiagatik, aurtengo urteurrena ere zuekin guztiekin ospatu nahi dugu. Izan ere, xedeak eta balioak argi ditugu, eta horien artean dago zuek, gure entzuleak zaindu eta gozaraztea; arraiokideok gozatzen dugun bezainbeste, ahal bada.

Martxoak 16, larunbata. Plaieroen inguruko solasaldia Zarautz Kirol Elkartean 11:00etan.

Martxoak 21, osteguna. Ahoztar Zelaietaraen La trama del 4% Putzuzulo gaztetxean 18:30ean.

Martxoak 24, igandea. Gipuzkoa Bertsotan, girotze saioa Putzuzulo gaztetxean 17:00etan.

Martxoak 27, asteazkena. Mahai-ingurua: Euskara sexista eta ez sexista Modelo aretoan 19:00etan.

Apirilak 4, osteguna. Sendabelarrak Sara Letamendiarekin Merkatu Plazan 19:00etan.

Apirilak 26, ostirala
. Gipuzkoa Bertsotan, berotze saioa Putzuzulo gaztetxean.

Aurtengo programazioa prest dugu!!

Arraio Irratiaren 13. denboraldikobprogramazioa prest dugu eta nobedade askorekin gatoz gainera!!

Aurreko denboraldiko BAPATEKO UNIBERTSOA, ZARATAZARAUTZ, IZERDITAN BLAI, ATALKA ETA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA irratsaioaz gain, saio berriak edukiko ditugu gurean:

GALDE DEBALDE: astelehenero, 21:30etik aurrera. “Lagunen arteko eztabaida klasiko, ez hain klasiko eta surrealistak”. “Iritzi edota paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzera gatoz”.

KOSTA KASTA: hileko azken asteazkenean, 19:00etatik aurrera. “Ikastolako ikasleek grabaturiko irratsaioa, beraien kezka, galdera eta gai ezberdinen inguruan”.

ITHAKA UKATUZ: asteazkenero, 21:30etik aurrera. “Munduan barrena bidaiatzeko parada ezin hobea izango dugu, modu didaktiko batean ezagutzeko ditugun txoko eta bazter berezien istorio, ezkutaleku, usain eta soinuak begiztatuz”. Saioa azaroaren 7an hasiko da.

HANKAK LURREAN ostegunero, 19:30etik aurrera. “Lurraren gaineko irratsaioa, gure elikagaiak, ohiturak eta paisaiak, alternatibak eta sendagaiak”. Azaroaren 22an hasiko da irratsaioa.

Ikasurteko lehen asanblada igandean

Arraio Irratiaren ikasurte berriko lehen bilera bihar egjngk dugu, igandean, Putzuzulo Faztetxean. Bilera 19:00etatik aurrera izango da eta aurten ditugun erronka berriei buruz hitzegiteaz aparte, irratiari hauts pixkat aterako diogu. Nahi duen oro gonbidatua izango da.