parrila 2015 - 2016 web

Urria amaitzera doan honetan, Arraio Irratiaren aurtengo parrila martxan daukagu. Aurtengo denboraldian aldaketa gutxi izango du programazioak, bai etxeko uztari dagokionez eta baita arrosa saretik hartzen ditugun irratsaioez.

Gure saioekin hasita, aldaketa izango duena Atalka saioa izango da. Ahots berriak entzuteaz gain, zatikatua dugun saioak egun aldaketak izango ditu eta. Zinema Itsua esaterako, hilabeteko lehen ostegunetan izango dugu, Elkarrizketa saioa bigarrengoan, Gorkeya musika taldea hirugarrengoan eta Bolloenea saioa hilabeteko azken ostegunetan izango da.

Izerditan Blai
saioan ere ahots berriak edukiko ditugu eta Gerard Bridge Eskozian korrespontsal lanetan izan genuena, gurera itzuliko da.

Gainontzean, ez dugu aldaketa gehiegi izango. Asteartetan, ZarataZarautzen txanda izango da betikolez. Ostiraletan, elektronika zaleentzat Kaiolatik irratsaioa izango da. Eta astea ongi amaitzeko, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulakoak izango ditugu.

Arrosa Sareko saioei dagokienez, aurten berrikuntzaren bat edukiko dugu. Asteartetan eta 18:00etatik aurrera, Bilboko 97 Irratiako Bidegorritik magazina edukiko dugu esaterako. Bestalde, Hala Bedi Irratiko Adesalambrar eta Bertxoko gurean izango dira berriz ere. Zintzilik irratiko Matxura Buruan saioak astelehenetan izango du lekua eta Urretxu-Zumarragako KKinzona Irratiko Salda Badago saioak berriz asteazkenentan.

Amaitzeko, goizetan ez da aldaketarik izango. Info 7ko Kale Gorrian magazinak egunari hasiera emango dio astelehenetik ostiralera eta jarraian, Hala Bediko Suelta La Olla saioaren txanda izango da. Arratsaldetan berriz, astelehenetik ostiralera, Zebra Bidea saioa edukiko dugu 16:00etatik 18:00etara

« »