Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urria 2015

Munduko errugby txapelketari errepasoa Izerditan blaien

Iepa kaxo entzule maiteak!

Aste honetako saioan aspaldi iragarri bezala munduko erruby txapelketari errepaso luze zabal bat emango diogu. Beste batzuetan 6 nazioak jarraitu bezala oraingoan munduko txapelketaren berri emango digu Gerard Brigdek. Kasu honetan ordea gonbidatu berezi bat izango dugu gela arroxean, Paul Altuna handia hain zuzen ere. Ingalaterran egon zen txapelketako partiduren bat ikusten, eta bertako giroaren berri emateaz gain bere errugby ezagutzek kirol honen inguruan gehiago jakiteko parada emango digute.

Honetaz gain hondartzako futbolaren berri ere emango dizuegu. Igandean izan ziren emaitzak errepasatuko ditugu eta jarraian beste jardunaldi bat dugunez, horren kiniela ere egingo dugu.

Guzti honen berri izan nahi baduzu sintonizatu asteazkenean 20.00tatik aurreraArraio Irratia FMko 99.3an!!

Putzuzulok 10 urte!!!

Kaixo Ahuntzaleok!

Joan den asteko ezinbesteko hutsunearen ondoren, irratsaio berezi batekin gatoz aste honetan.10. urteurrena betetzear da urte guztiotan gure habi izan den Putzuzulo Amets Fabrika, eta nola ez, bertako kideak izango ditugu gonbidatu gela arroxean. Eraikin zahar honetako atea bota genuenetik gaur arte eraikitako amets guztiak errepasatuko ditugu haien laguntzarekin, eta urteurrenaren inguruko kontuak eta aurrera begirako asmoak ere azalduko dizkigute xakelakideek. Horiek, eta asteak utzitako kontu gehiago, noski.

Zuk ere parte hartu dezakezu noski, zure bizipen, iritzi, lausengu edo kritikarekin. Deitu beldurrik gabe Arraiora, edo idatzi sare sozialetan!

Ez galdu igande honetako saioa! 21.00etatik aurrera, FM 99.3an! Gora Putzuzulo!

Putzuzuloren urteurreneko egitaraua.
Putzuzuloren urteurreneko egitaraua.