Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2014

Martxo Morea

Al loro!

Igande hontan ere gela arroxa txiki geratuko zaigu. Zarauzko emakumeen asanbladako hainbat kide izango ditugu.

Ikaarrizko egitaraua antolatu berri dute Martxoa osorako. Hortaz eta beste zenbait kontutaz arituko gara.

Baina irratsaio hasieran, tfnoari beste behin ere sua eman beharrean aurkituko gara.

Salhaketako kide den Libertad-ekin izango gara hilabete batean 3 euskaldun hil baititu pairatzen ari garen espetxe politika anker honek. Bestetik, Elkartzen-eko kidea den Iker elkarrizketatuko dugu pobreziaren muga hizpide, eta noski, Martxoak 3, astelehenean Bilbon izango diren Troika-ko buruzagiei egingo zaien “ongietorria”z ere arituko gara.

Ba hoixe, hau dena ta gehiago… Igandean 21’tatik aurrera

e

 

 

Gaur gauian 21:00tatik aurrea….BOLLOENEA ’05!

Gure lehiaketako bolli “ezkutua” nor ote?¿? Beti bezela, gure hizkuntza “garbia” pixka bat zikintzen, zirintzen saiatuko gea Bolliztegian. Ile kizkurrak mihipuntak atalean titipuntak xut ipiniko dizkizuegu… Tarte potoloan berriz bi gonbidatu izango ditugu herriko ekimen feministen berri kontatzeko! Falta (ez) direnak ere gogoan izango ditugu noski!

Hau guztia musika bikainak lagunduta!!

logo aborto- txikia_new_normal

Lizarriturri gaur Izerditan blai saioan

Gaurko saioan gonbidatu berezi bat izango dugu, Iker Lizarriturri edota Lirtza, Niza, DJ doktorea, Likorriturri… Nahi diozuen bezala deituta ere bere ibilbide oparoan kirol askotan aritu da. Orain oso gutxi ebakuntza bat egin berri diote bere hankan eta entrenatzera joan ezin duenez gure estudiora gonbidatu dugu. Berarekin saskibaloiaz jardungo gara gehinbat, baina beste kirol batzuk ere aipatuko ditugu, playeroak esaterako.

Gerardo Puente, Gerard Brigde bilakatu zaigu berriz ere eta Eskoziaren garaipenaren kronika eskainiko digu telefono bidez.

Elkarrizketa hauez gain playeroen kiniela egingo dugu, aste honetan beste jardunaldi bat dugulako igandean 10.30tan. Igande honetan otsailaren 2an atzeratutako jardunaldia jolastuko da, beraz nahi duenak kiniela alda dezake.

Hau guztia 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!
IMG-20140226-WA0000