Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2014

Zarauztik mundura, mundutik Zarautzera

Kaixoww

Igande hontan, otsailaren 23an, gela arroxa lepo izango dugu. Zarauzko migrazio teknikaria den Julen Aranguren eta Usua garin izango ditugu gurekin batera. Usuak, Laida Aranburu eta Ekhiñe Muguruzarekin batera, herriko migrazioa aztertu eta testigantzak jasotzeko beka bat irabazi berri dute, dokumental bat gauzatzeko helburuarekin.

Baina bestetik, irratsaio hasieran beste kontu batzuk ere izango ditugu. Azkenean, badirudi , Urtetako zabortegia itxi egingo dela, eta Gipuzkoako aldundiko ingurumen zuzendariarekin izango gara tfnoaren bitartez.

Bilboko Erribera 13ko etxe okupatuaren desalojoa ere hizpide izango dugu, bertako kide baten ahotik.

Eta noski, ETAren azkenengo beste pauso berria ere hizpide izanen dugu.

Adiorik ez, igandea 21rak arte baizik!

Bihar ez da Zinema Itsurik egongo!

Gabon guztioi,

Bihar ez da Zinema Itsua saiorik egongo. Zarautzeko Zine Modelo aretoan egongo gara Bilgune Feminista eta Ekhiñe Muguruzarekin batera “FESTA DEZAGUN Gaurdanik geroa” dokumentalaren aurkezpenean.

Gonbidatuak zudete, arratsaldeko 19:00tan Zine Modelon!

Animatu!!

Louise

 

1661439_687949304620607_1865619138_n

 

Kirolari historikoak biharko saioan

Iepa kaxo!

Aste honetako saioan kirolari historikoak izango ditugu izpide. Marko Pantaniren heriotzaren 10. urteurrena pasa denez bera izango da gure protagonistetako bat, baina ez bakarra.

Gainera Gerard Bridge izango da gure estudioan, Gerardo Zubi bilakatuta beraz saio berezi bat egiteko aukera ezin hobea. Zuen gustokoa izango delakoan, bihar 20.00rak arte!