Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: otsaila 2014

ZAEko ordezkariak gaur Izerditan Blaien

Iepa kaxo entzule maiteak!

Aste honetan arraun munduari ekingo diogu. ZAEko ordezkari den Naxi izango da gurean denboraldi berria nola hasi duten kontatzeko. Honez gain klubaren zuzendaritzan izan diren aldaketak ere aipatuko ditugu, baita lehen aldiz antolatu zen lagunarteko batel txapelketa ere.

Honez gain herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Playerotakoa ezingo dizuegu zuenganatu bertan behera geratu zirelako. Hala ere saio bikaina izango da gaurkoa, ez hutsik egin 20.00tatik aurrera FMko 99.3an aurkituko gaituzue!

images

images1

Corrugados, Alfa, 40ak Libre…

Igande hontan berriz ere tfnoa izan genuen hitzontziena. Elkarrizketa ugari Itsasoak beste behin ere bere izaera erakutsi zuen egunean. Tartean, Saharautz-eko kide bat ere izan genuen janari bilketaren inguruan hitzegiten.

Eta itsasoak eragindako kalteetaz ere aritu ginen Donostiako alkatea eta Zarauzko zinegotzia den Iñakirekin.

Hau dena, Sozi eta edonatoren eskutik… Ikaarriya!

itsas

 

Mor More-ren diska aurkezpena mintzagai Salda Badagon

Mor More talde zarauztarrak “Izuak eta Suak” diska berria aurkeztuko du ostiralean Putzuzulon, eta hori izan da gaurko saldaren osagai nagusia. Beraien abestiak eta oholtzakide izango dituzten Arrutiko Intxaurrak eta Eneritz Furyak-enak entzun ditugu irratsaioaren lehen zatian.

Ondoren, Do Make Say Think taldeari eta Miles Davisi ere egin diegu tartetxoa, gure gozamenari mugarik ezin jarririk.

Hemen duzue abesti-zerrenda. Saldazaleok, gozatu!!

[vimeo]http://vimeo.com/85419727[/vimeo]