Press "Enter" to skip to content

Egilea: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Zintzilik irratiaren 42. denboraldi hasiera eta Samai-zuloko sorgiña

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroak 15, Samai-zuloko sorgiñaren bixita izan dugu. Denboraldi hontako lehen kolaborazioa izan da eta gai polemiko bati buruz aritu gara hizketan, nola ez, liburu bat oinarri harturik.

Ondoren Orereta aldera joan gara. Atzo bertan Zintzilik irratiak bere 42. denboraldia aurkeztu zuen eta irratiaren historia errepasatu dugu bertako Julenekin. Hausnarketak, irratiaren funtzionamendua, erronkak.. eta abarri buruz aritu gara solasean.

Entzun ezazue!

Etxebizitsa sindikatuko kideekin azaroaren 11ko greba orokorra aztertzen

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroak 8, Etxebizitza sindikatuko bi kide etorri zaizkigu gela arroxera. Beraiekin, datorren asteazkenerako, azaroaren 11erako hain zuzen, deitua den greba orokorra izan dugu hizpide. Etzebizitzaren arazoa aztertu dugu, grebaren arrazoiak zein diren xehetu eta asteazkenerako deialdiak ere zabaldu ditugu.

Entzun ezazeu!

“Zarauzko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa” mahai ingurua

Iepakaixou ia denoi!

Gaur, azaroak 1, eduki esklusibo bat eskeini dugu, Arraio irratian bakarrik entzun ahalko duzun horietakoa. “Zarauzko ondarea arriskuan: ondare guneak eta transmisioa” izenburupean, mahai inguru bat antolatu zuten Ondharez elkartekoek. Bertan, Manu Etxezorturen gidaritzapena,  Jesus Mari Olaizola Txiliku Ondharezeko kideak ondare immaterialaren inguruan hitz egin zuen, David Cano Arantzazuko artxiboaren eta liburutegiaren arduradunak Frantziskotarren liburutegia izan zuen hizpide, eta, azkenik, Xabier Alberdik eta Xabier Etxabek herriko folkloreari buruz aritu ziren solasean.

Bueltan gea 21. aldiz!

Iepakaixou ia denoi!

Azkenean hasi dugu gure XXI. denboraldia eta ondo hasteko lan gatazka bati buruz hitzegiten jardun gara. Hain zuzen ere IAT edo ITV pasatzen duten Itsasua izeneko enpresako langileek 99 egun bete dituzte greban. ELA sindikatuko bertako ordezkariarekin solasean aritu gara gaztaka honen erpin ezberdinak aztertuz.

Entzun ezazue!