Press "Enter" to skip to content

Lizarriturri gaur Izerditan blai saioan

Gaurko saioan gonbidatu berezi bat izango dugu, Iker Lizarriturri edota Lirtza, Niza, DJ doktorea, Likorriturri… Nahi diozuen bezala deituta ere bere ibilbide oparoan kirol askotan aritu da. Orain oso gutxi ebakuntza bat egin berri diote bere hankan eta entrenatzera joan ezin duenez gure estudiora gonbidatu dugu. Berarekin saskibaloiaz jardungo gara gehinbat, baina beste kirol batzuk ere aipatuko ditugu, playeroak esaterako.

Gerardo Puente, Gerard Brigde bilakatu zaigu berriz ere eta Eskoziaren garaipenaren kronika eskainiko digu telefono bidez.

Elkarrizketa hauez gain playeroen kiniela egingo dugu, aste honetan beste jardunaldi bat dugulako igandean 10.30tan. Igande honetan otsailaren 2an atzeratutako jardunaldia jolastuko da, beraz nahi duenak kiniela alda dezake.

Hau guztia 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!
IMG-20140226-WA0000

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude