Zarauzko Arraio Irratiaren udazkeneko programazioa martxan da iada, Udako oporren ostean.
Programazio berriak, aurreko urtekoarekin alderatuz ez dauzka nobedade gehiegi. Aipagarriena, Arraiok berak produzituriko Bolloenea saio berria dugu, hilean behin egingo dutena, Atalka saioaren barruan. Ostegunetan, gaueko 21:00etatik aurrera uhin feministak jaurtiko dituen saio berri bat duzue hortaz.
Arrosa sareko irratsaioekin jarraituz, baditugu saio berriak gure parrilan. Astelehenetan esaterako, Heavya eta Metalari tarte egingo diegu astelehenetan, Antxeta Irratiko Metal Garraxia eta Aiaraldea FMko Metalurgia saioekin.
Ostegunetan berriz, hiru saio berri edukiko dituzue entzungai. RZ-ak, Taupadaz taupada eta Klioren Basoak irratsaioak entzungai edukiko dituzue Atalka saioa baino lehen hauek ere Aiaraldea FMkoak.
Be First to Comment