Press "Enter" to skip to content

15M plataforma eta Miren “Mondra”

Iepala!!
Igande hontan urritizkina, tlfnoa bai, izan genuen sutan. 5 elkarrizketa izan genituen. Alde batetik, Bartzelonan aurkitzen den Fernandorekin, zein komunikabide komisioko kide den, aritu ginen luze eta zabal Kataluñako plazan burutzen ari den akanpaldian inguruan. Asanbladan antolakuntza, horizontaltasuna nola eraman hainbeste pertsona ezberdinen artean, larunbateko “garbiketa”,…
Honen ostean aski ezaguna dugun Miren “Mondra”rekin izan ginen, igande hontan homenaldi bat egin baizitzaion herriko plazan.
Gaur Arrano dena, lehen Mondragones izan zen eta honen ibilbideaz aritu ginen. Hango tortila patata mitikoak, itxierak, Telesforo Mojonen bixita, eta beste mila kontutaz aritu ginen. Oso gustora, bai bera bai gu.
Bita ere Labin inguruko berriak izan genituen eta Azpeitira ere joan ginen Larunbateko presoekiko Elkartasun eguna nola joan zen jakin nahian.
Betiko kontuk ere izan genituen, noski.
Eta hurrengo igandean baita ere bizpairu gonbidatu ezberdin izango ditugu, baina kasu hontan fisikoki Arraio irratiko gela arrosean.
Ale ba, Adiorik ez, Iganderarte baizik!!!!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude