Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: maiatza 2011

80. hamarkadara salto Arraio zaharreko biniloekin

Arraio Irrati zaharreko binilo kaxa batzuk agertu dira gure gela arroxan, eta bertan ea punk doinuak zeuden bila ibili ginen… eta hara! Programa osatzeko adina badaude, beraz, gaurkoan Kortatu, Adrenalin OD, L’Odi Social, Vomito eta beste hainbat talderen biniloei hautsa kenduko diegu.

Honetaz gain, agendari betiko errepasoa eginez Citizen’s Patrol eta Nux Vomica entzun ahal izango ditugu, Eskorbuto-ko Iosu Exposito kitarrajolea hil zela 19 urte betetzen diren egunean.

Punk deskargak, beraz, 21:30 tatik aurrera gaurkoan zuentzat eta laister hobeto egotea nahi dugun Landa-rentzat.

Juanmi Txoperena eta Iban Landai indarra eta maitasuna!!

Kaixo launak,

Bitakoran heriotza eta bizitzan arteko bidexka ixtuan bidaiatzen dabiltzan bi laun hauei eskeinitako kantak, hitzak, maitasuna… azken finian arraioko uhin librian bidez indarrrrra iritsi zan. Entzun, bihotza uzkurtu eta  zuen indar uhina ere bidali bi lagunon bihotzeta, danan arteko uhinakin ateako dia ta!!

Eutsorrei Juanmi! Eutsorrei Iban! Beti? BEEETTTiIIII, EEEHHH!!!

Entzun nahi baezu, klikatu esteka hontan: iban eta juanmiri indarra

 

15M plataforma eta Miren “Mondra”

Iepala!!
Igande hontan urritizkina, tlfnoa bai, izan genuen sutan. 5 elkarrizketa izan genituen. Alde batetik, Bartzelonan aurkitzen den Fernandorekin, zein komunikabide komisioko kide den, aritu ginen luze eta zabal Kataluñako plazan burutzen ari den akanpaldian inguruan. Asanbladan antolakuntza, horizontaltasuna nola eraman hainbeste pertsona ezberdinen artean, larunbateko “garbiketa”,…
Honen ostean aski ezaguna dugun Miren “Mondra”rekin izan ginen, igande hontan homenaldi bat egin baizitzaion herriko plazan.
Gaur Arrano dena, lehen Mondragones izan zen eta honen ibilbideaz aritu ginen. Hango tortila patata mitikoak, itxierak, Telesforo Mojonen bixita, eta beste mila kontutaz aritu ginen. Oso gustora, bai bera bai gu.
Bita ere Labin inguruko berriak izan genituen eta Azpeitira ere joan ginen Larunbateko presoekiko Elkartasun eguna nola joan zen jakin nahian.
Betiko kontuk ere izan genituen, noski.
Eta hurrengo igandean baita ere bizpairu gonbidatu ezberdin izango ditugu, baina kasu hontan fisikoki Arraio irratiko gela arrosean.
Ale ba, Adiorik ez, Iganderarte baizik!!!!

Hasi dantzan lagunok!!!

Kaixo lagunok!!! Beste ostiral dantzagarri bat dugu gainean. Gaurkoan nobedade ugari izango ditugu, alde batetik house doinuak DUALTON, DEETRON, eta THE REVENGE bezalako jendearen eskutik. Eta bestetik, DOMINIK EULBERG handiaren diska berria primizian!! Diorama izeneko marabilla bat kaleratu berri du eta beste iñon baina lehenago Kaiolatik saioan entzungo duzu, Arraio Irratian!!! Zuen zain geratzen naiz!!! UP THE KAIOLS!!!
LOBOS