Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Jon Benitoren liburu aurkezpeneko audioa entzungai dago

Martxoaren 22an, asteartean, Azken Portu auzoko Kristau biltokian antolaturiko liburu aurkezpenaren audioa entzungai duzue iada. Bertan, Gari Berasaluzeren gidaritzapean, Jon Benitoren Bulkada liburuaren aurkezpena burutu zen.

Aurkezpen hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue. Aldez aurreti, mila esker 111 akademiako lagunei:

Irratsaio berri bat dugu Arraion!!!

Asteazkenero, 21:30etatik aurrera!!!!

Aldaketa garaiak, garai aldaketak

hau ez da sekula izan uste izan zenuen hura,
baina hurbil daiteke desio duzun horretara;
desioak hurbilduko gaitu, desioak hurbilarazten bagaitu…

orain da beti amestu izan dugun udaberri berria
eman bide, egin bide

haserretu zaitezte! eskatu digute,
gu ordea
askatasuna gerritik helduta aurrera goaz
zoriona gerritik helduta aurrera goaz

Barrez hastera doa, Barrez hastera goaz!

-Imelda May: Rockabilly soinuak Highway 9n-

Rock & Roll-aren historian egon den genero dibertigarrienetako bat izango dugu mintzagai ostegun honetako Highway 9 saioan: Rockabilly-a. AEBetako 50 eta 60ko hamarkadetan ikono bilakatu zen generoa, tartean, Elvis Presley edota Buddy Holly bezalako bakarlariei esker. Rock, country, swing eta jazz musika kanta soil batean entzuteko aukera izango du FMko 99.3 sintonizatzera animatzen den horrek!

Imelda May bakarlariak jarriko dio ahotsa Highway 9 berezi honi: azken urteetan egon den rebelazio handiena Europa osoan. Ahots bikaina, kanta bikainak, eta egungo generazioentzat eredugarri izan beharko lukeen MUSIKA.

Arraio Irratia whiskey-z, zigarroz eta mafiaz josiriko 50eko hamarkadako klub horietako bat bihrutuko dugulako… ez galdu! Ostegunean, martxoak 24, arratsaldeko 20:00tan!

Mayhem

 

Zarauzko suhiltzaileak Atalkan

Kaixo arraiozale!

Ostegun honetan zarauzko suhiltzaile parkeko suhiltzaileak diren bi kide izango ditugu Atalkan.

Lanbide ezezaguna eta urrunekoa askorentzat, betiko mito, txiste eta iruditeria gehienon buruetan…  Bestalde, hainbat aldiz ikusi ahal izan ditugu protesta pankarta naiz ekintzak zarauzko nahiz beste herritako suhiltzaile parkeetan. Azkenengoak hala dio: “Suhiltzaileak erreta”. Eta guk behintzat, ezer askorik ez genekien orain artean….

Honi guztiari buelta eman eta suhiltzaile lanbideari buruz gehiago jakin nahi izatera badakizue, ostegun gauean sintoniza gaitzazu zure irratian!

Xabier Mikel Errekondo Izerditan Blai saioan

Kaixo lagunak!

Asteazken honetarako saio bikain bat prestatu dugu. Beti bezala lehenengo zatian zarauzko taldeen emaitzak bixi-bixi ematen saiatuko gara.

Aste honetan gainera eskubaloiko taldeek emaitza pozgarriak utzi dizkigutenez kirol honetan palmares ederra duen jokalari handi bat etorriko zaigu, Xabier Mikel Errekondo. Askok Usurbilgo alkate bezala ezagutuko duzuen arren eskubaloian makina bat urtez ibili da beti ere goi mailako taldeetan, Bidasoan, Teka Cantabria, Portland San Antonio edota Leongo Ademar. Bere ibilbidea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu luze ta zabal jardungo baikara galderak eginez.

Zuek ere parte hartu nahi baduzue ez hutsik egin, asteazkean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian
Xabier Mikel Errekondo ta Urdangarin