Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Izerditan Blai-ren ondoren Barrez

Egoera ikusita zerbait egin beharko genuke

ez da ba orain artean ezer egin ez dugulako izan,
egoera hala ikustea ez ote da ba zerbait egin dugulako izango?

guk, zapalduok, haien ezinegona jasan besterik egin al dugu?

haien mugek mugatu dute gure askatasuna
gure mugak darabiltzagu
haiek ezarritakoak eraisteko, guk berriak eraikitzeko;

askatasuna ote gure mugetatik eraikitako askatasuna?

Egoera ikusita zerbait egin beharko genuke

edo orain artean egindakoa ikusita,

ez genuke ezer egin beharko,
ezer egin beharko genuke!

Hasi da Izerditan Blai-k antolatutako futbito txapelketa

Iepa kaixo!

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu Arraio Irratiaren 5. urteurrenaren baitan Izerditan Blai irratsaioak antolatu duen futbito txapelketan parte hartu duzuenoi. Lerro hauen bitartez txapelketaren arauak zeintzuk diren eta talde bakoitzak izango duen egutegia jakinari nahi dizkizuegu. Atzoko aurkezpenean talde gehienak egon arren batzuk falta zirenez beherago irakur dezakezue txapelketaren araudia eta formatua eta hemen futbito_egutegiaexcel-eko formatuan.

LEGEDIA
-Partiduak 20 minutuko 2 zatiz osatuko dira (denbora ez da geratuko)
-Partiduak institutu zaharrean (belar artifizialean EZ) eta zelai-ondon (poligono) izango dira, azken honetan alboko sakea baloiak lehengo koxka gainditzean izango da.
-Atezainak eta 4 jokalarik jolastu ahal izango dute, aldaketak edozein momentuan egin ahalko dira.
-Futbol 11ko arauak izango dira jokoz kanpokoa kenduta.
-Epailerik ez da egongo, bi taldeen artean pitatuko da, adostasunik ezean antolakuntzak jarritako anotadoreak hartuko du erabakia. Hau ahalik eta ondoen eramateko parte hartzaileen laguntza eskatzen dugu. Anotadoreak txartelak izango ditu behar izan ezkero erabiltzeko.
-Garaipenak 3 puntu ematen ditu, berdinketak 1 eta porrotak 0.

FORMATUA
-Partiduak astelehen eta ostiraletan izango dira 18.00tan eta 19.00tan ordua baino lehen bertan egotea gomendatzen dugu puntual hasteko partida guztiak.
-5 taldeko 3 multzo daude, multzo bakoitzeko taldeek beren artean denek denen aurka jolastuko dute itzuli batera.
-Talde bakoitzeko 2 onenak final laurdenetara pasako dira, 3. postuan geratu direnek triangular bat jolastuko dute, hemen azkena geratzen dena ez da final laurdenetara igaroko.
-Berdinketen kasuan:
Bi taldeen arteko gol averagea( Triple enpatean liga partikularra).
Gol average orokorra.
Gol gehien sartu dituena.

Talde bakoitzaren elastikoa gogoan izan bi taldek berdina izan ezkero kanpoan jolasten duen taldeak beste kolore bat hartu beharko baitu

A)
1. Anfeti de bilbau (gorria)
2. OGD (beltza)
3.ARG revolution (Oria/beltza)
4. ARG old stars (Oria)
5. Gadafiren harena (beltza)

B)
1. Ametsa (urdiña)
2. Rocky Fookey (gorria)
3. Bombas Itur (gorria)
4. Ulacia (zuria)
5. Arrayo Vallekano (zuria marra gorriakin)

C)
1. Juli-Juli (zuria)
2. Paraolinpiakos (beltza)
3. Talai-mendi kanpiña (berdea)
4. Smooth Criminal Kri kri (berde pistatxo)
5. Putzuzulo Futbol Fabrika (beltza)

Zalantza, galdera edota beste zerbaitegatik gurekin harremanetan jarri nahi izan ezkero beldurrik gabe idatzi gure helbidera: izerditan@arraio.net Izerditan Blai irratsaioak jarraipen berezia egingo du. Irratsaio hau asteazkenero 20.00tatik aurrera da eta errepikapena ostegunean 9.00tatik 10.00tara entzun dezakezue Arraio Irratian, FM-ko 99.3an. Ondo pasa eta gozatu txapelketaz, parte hartzen edota ikusle modura.

Arraio Irratiko Udaberriko programazioa martxan da

Udaberria iritsi zaigu eta horrekin batera Arraio Irratiko Udaberriko programazioa martxan da. Negukoarekin alderatuz, badira aldaketa berri batzuk oraingoan.

Lehen aldaketa esanguratsuena, Zarautzen bertan eginiko irratsaio berri bat izango dugula da. Asteazkenetan, gaueko 21:30etatik aurrera (edo Izerditan Blaikoek amaitzen dutenean) Barrez izeneko magazine berri bat edukiko dugu.

Honez gain, ostiraletan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Koska Irratian egiten duten Irauli Uhinak, Euskal Herriko Gazteen magazinea entzun ahalko duzue.

Gainontzean, berdin jarraituko du gure programazioak, baita guk ekoizten ditugun irratsaio guztiak ere. Honez gain, gogoratu irratian kolaboratu edo saioren bat egin nahi duen edonork ateak zabalik dituela gurean!!

Nobedade berriekin jarraituko dugu beste astearte zaratatsu batean

Martxoaren 29ko ZarataZarautz saiorako ere nobedade berriak lortu ditugu. Hasteko, Hilkar taldearen diska berriaren kantutxoren bat jarriko dugu. Zarauztarrek CD bat atera dute eta lehen doinuak entzuteko parada izango dugu.

Honez gain, Lengua Armada zigiluaren binilo batzuk ere ekarriko dizkigu B Jaunak. Guzti honez gain, Putzuzulon antolatuak ditugun kontzertuez ere mintzatuko gara. Besterik gabe, gaueko 21:30ak arte!!

Techno doinuak bueltan!!!

Kaixo lagunok, aste honetako ikerketa elektronikoak egin eta gero, ematen du Techno doinuak bueltan datozela, edo konklusio hori atera dut nik behintzat aste honetan entzun dudanarekin. Horren adibide gaur 8tatik aurrera entzungo ditugun abesti puskak. Gurekin izango dira Phunk Investigation, Hertz, Moguai, eta abar luze bat. Eutsourrei beti!!!
allien