Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2011

BUELTAN DIRA DOINU ELEKTRONIKOAK!!!

Kaixo lagunok, zermoduz oporraldia? Zenbat diru utzi diozute Zarauzko Rugbi taldeari? Eta ala ez bada, zer moduz zuen poltsikoak? odoletan? jejejejeje
Bueno, gutxienez pentsatzen dut elektronika gosez egongo zaretela ezta? ez? Ba ni bai!!! Bihar kaiolatik bueltan da lagunok!!! Betiko orduan, ta betiko lekuan!!! Zuen zain geratzen nahiz, txintxuak izan ta bihar arte!!!

mu
ttur

Labi eta Xaporraren atxiloketako grabazioa

Atzo 8 orduz Santa Barbarako paretean zintzilik izan ondoren atxilotu zituzten Labi ta Xaporra. Atxilotutakoan Zarauzko ertzaintzako basera eraman zituzten eta momentu honetan Martuteneko espetxean daude.

Honez gain, atzo arratsaldean Zarauzko herrian burutu zen manifestazioko irudiak ere hemen dituzue:

Labi eta Xaporra atxilotuak izan dira

Arratsaldeko bostak aldera Labi eta Xaporra Ertzainek atxilotu dituzte. Egun guztian zehar jende askok babesa ematen diete bai Santa Barbara goian eta baita herrian bertan.
Gaur arratsaldeko 20tan manifestazioa deiturik dago Udaletxe plazatik abiatuta.
Aupa zuek, LABI eta XAPORRA ASKATU!!

Honez gain, goizeko irratsaioa osorik entzun nahi baduzue ere, podcastean duzue iada:

Labi ta Xaporra Santa Barbaran zintzilikatu dira

Kaixo entzuleok!
Gaurko egunez Madrilgo Entzutegi Nazionalean aurkeztu behar zuten beren burua baina epai bidegabe hau salatzeko ez dira aurkeztuko. Beren ekintzaren arrazoian bideo honetan ematen dituzte:

Bestalde Arraio Irratiko kideok gure elkartasuna adierazi asmoz saio berezia egin dugu ekintza honi behar duen garrantzia eman eta zarauztarrak informatzeko. Adi programazio aldaketari

Honez gain, Labi eta Xaporrak beraiek eginiko idatzia ere eskuratu dugu irrakurri nahi baduzue. Idatzi hau HEMEN duzue.

Lagun bati ere bere blogetik argazki batzuk lapurtu dizkiogu ikus ditzazuen. Bertan bi gazte Zarauztarrak agerri dira Santa Barbaratik eskegitzen. Familiakoen eta lagunen elkartasun argazkiren bat ere badago:

Gaur goizean Labi eta Xaporrari zuzenean egin diogun elkarrizketa ere podcastean duzue:

Gaur ez da Izerditan Blai-rik izango

Kaixo lagunak!
Gaurko egunez ez dugu Izerditan Blai saiorik egingo, lan taldeko kide batzuek asteburuan Xixonen duten kirol konpromezua prestatu behar dutelako. Honetaz gain gaur 20.00tan kalera ateratzeko deia egiten dugu Labi ta Xaporrari elkartasuna adierazteko, aupa zuek!!
labi ta xaporra snt barbaran