Press "Enter" to skip to content

Arraio Irratia 99.3 FM

Munstroa eta munstroaren sortzailea Atalkan

Kaixo Arraiozale!

 

Gaztetxean bertan ikusteko eta gozatzeko aukera izan genuen Atalkariok Urki Muguruza eta                 Mikel Erguin Zarauztarren “Muntroa” obra. Zuotako askok ere ikusiko zenuten emanaldiak                ematen hasi zirenetik batera eta bestera dabilen antzezlana. Aldeko kritikak jasoaz bestalde.

 

Ostegun honetan, Atalkan,  Munstroa beste ertz batetik ezagutzeko aukera izango dugu.                    Obraren sortzaile, zuzendari eta akotre den Urki bera izango baitugu gurekin.

Beraz, ikusia duzuenok nahiz ez duzuenok, gonbidatuak zaudete ostegeunean 22’00etatik           23’00etara ATALKAra, ordurarte!

Arazo teknikoak ditugu irratian

Azken egun hauetan interneteko konexioarekin ditugun arazoen ondorioz, gure ohiko programazioa ezin izan dugu eman.

Egun hauetan aldaketa batzuk egiten gabiltza eta dena amaitzean berriz ere gure ohiko programazioarekin jarraituko dugu. Aldez aurretik, barkamenak eman nahi dizkiegu gure entzule guztiei.

Hilkar taldeko kideak ZarataZarautzen

Apirilaren 12ko ZarataZarautz irratsaioan Hilkar taldeko lagunak edukiko ditugu. Leitza, Zarautz eta Urretxu aldeko jendearekin osaturiko Trashcore talde honek bere lehen lana kaleratu berri du eta diska honen inguruan mintzatuko gara gaueko 21:30etatik aurrera, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ostean. Ez ahaztu beraz, FMko 99.3a sintonizatzea.

Senegaldik Zautza, Mor-en eskutik!

Kaixo launak!!

Ezautzezu argazkiko launa ala?  Zautz aldian oso ezagun deun Mor-ekin atzo in ginun grabaziua eta gaur emitituko deu. Bere bidaian berri emango digu, nola eta zeba atea zan Senegaldik eta ze lekutan ibili dan Europan. Oain zertan eta nola dabilen Euskal Herrian eta zehazki Zautz aldian. Afrikako  bizitza hemenguakin konparatuz eta beste hainbat kontu, beti re  bere umore alaiakin eta euskera jatorrian. Mor-en umore zipriztinaz bustitzeko gogoz?

Sintonizau 99,3FM arraio irratia, eta bidaiau gurekin gaueko beatzitatik aurrea!!