Gure irratsaio denboraldia amaitzear dagoen honetan biharko saioan gonbidatu bereziak izango ditugu. Lehendabizi Allepuntako futbol taldeko ordezkariazk izango dira gurean denboraldiko balantzea egiteko. Beraien bigarren denboraldi honetan izan dituzten goraberak errepasatuko ditugu eta nola ez datorren denboraldiari ere begiratuko diogu.
Elkarrizketa honen ostean Edinburgora joango gara, Aspaldiko partez gurean izango baitugu Gerard Bridge korrikalaria. Entzule fiñenak jakingo duzue maratoia prestatzen ari zela. Gaurko saioan argituko digu nola joan zen bere lehendabizikoa lasterketa luzea.
Badakizu entzule, saioa zuzenean entzun nahi baduzu sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an, asteazkenean 20.00tatik aurrera!!
Aurreko astean agindu bezala biharko saioan Eskola Kirolaren Aldeko Plataformako kideak izango dira gurean. Plataforma hau orain bi urte sortu zen, eta denbora honetan bere egitura sendotzea lortu du. Horren adibide dira sortu duten web orria eta mugikorretarako APP-a.
Kirol jakin batean federatu ahal izateko adina jeitsi denez eskola kirolaren egoera zein den agertuko digute. Honen onurak zeintzuk diren eta zein behar asetzen dituen ume eta gaztetxoengan. Guraso eta kirol monitoreen heziketari ere erreparatuko diogu beste zeinbat gaien arten, arlo honi ere garrantzi handia ematen diotelako.
Hau dena, asteazkenean izango duzue entzungai, 20.00tatik aurrera Arraio irratian, FMko 99.3an!!
Aurreko astean saiorik ez genuenez egin biharkorako saio berezia prestatu dugu. Aspalditik nahi genuen gurean xakeaz hitz egin. Batzuentzek kirola denik zalantzan jartzen duten arren guri oso interesgarria iruditzen zaigu. Herriko kirol elkartean urte dexente daramatza sail honeketa gazte belaunaldi batek gidatzen du gaur egun. Gurean izango dira Bingen xake saileko lehendakaria eta jokalaria eta Erik jokalaria. Kirol honen inguruan gauza berriak ikasteko aukera izateaz gain klubaren gaur egungo egoera eta aurtengo denboraldia errepasatuko dizkigute.
Honez gain EKAPen inguruan ere jardungo gara, beraien manifestua irakurri eta etorkizun hurbil batean bertako pare bat kideri elkarrizketa bat egiten saiatuko gara.
Hau dena beti bezala 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!
Gaurkoan ez dugu saiorik egingo. Jakin badakigu herriko kirol aslbisteak interesgarrik izan direla baino gaurkoan ez gaituzue entzungo. Gaur 9 urte bete ditu Arrio Irratiak FMko bere bigarren ibilbidean. Hau ospatzeko brindisa antolatu dugu 20.00tan Putzuzulo Gaztetxean, nola ez, zu ere gonbidatuta zaude. Beraz, entzule maiteak bertan ikusiko garelakoan, ondo izan eta jarraitu Arraio entzuten, FMko 99.3an!! Gora Arraio, redio!!!
Zarauzko Arraio Irrati libreak 9 urte beteko ditu Maiatzaren 20an eta guzti hau ospatzeko egitarau berezi bat antolatu dugu!!
Maiatzaren 16an, larunbatean, irratsaio berezia egingo dugu gela arroxetik, goizeko 11:00etatik 14:00etara. Sorpresaz beteriko saioa edukiko dugu eta Zarauzko txoko ezberdinetan entzun ahalko da, kalean stand ezberdinak edukiko ditugu eta.
Maiatzaren 20an, asteazkenean, brindisa edukiko dugu Putzuzuloko tabernan, arratsaldeko 20:00etan. Pintxo-Pote bikaina ari gara prestatzen!!!
Maiatzaren 22an, ostiralean, kontzertu akustiko lasaia edukiko dugu Gaztetxean, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertan, Morau eta Beñardo bikotea, eta Iruñeatik datozen Kinada taldea ere edukiko dugu. Morau eta Beñardok Arrainentzako Himnoak diska kaleratu dute aurten eta Putzuzulon diska honetako kantuak entzun ahalko dituzue. Nafarrak ere material berria prestatua dute.
Eta urteurrenari bukaera emateko, Maiatzaren 23an, larunbatean, egun osoko egitarau dugu prestatua. Larunbata Herri bazkari bikain batekin hasiko dugu, 14:30etatik aurrera. Menua, entsalada, albondiga beganoak, postrea, kafea ta kopa izango da. Txartelak 10 euro balioko ditu eta Zarauzko Arrano eta Eguzki tabernan lortzeaz gain, Putzuzulo Gaztetxean ere eskuratu ahalko duzue. Bazkariaren ostean, Bi Bala taldearen kontzertua edukiko dugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Eta eguna borobiltzeko, sekulako kontzertua edukiko dugu gauean, 22:30etatik aurrera, etxekoak diren Managaitz, Donostiatik bueltan datozen Ezin Izan talde mitikoa eta Iruñeako Leihotikan taldearekin.