Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Zientzia-fikzioan mugarik ez

Nork esango zigun egun bizitzen ari garena erreala izango zenik? Guri, zientzia-fikziozko egoera begitantzen zaigu. Zuei ez? Aitzakia hori hartuta, beste mundu batzuetan bidaiatu dugu: gizakiok irudikatu ere egingo ez zenituzketen gauzak ikusi ditugu Oriondik harago; urruneko galaxietan ibili gara; ilargiari bisita ugari egin dizkiogu; hezur-haragizko izatetik, tonuez marraztutako uhin bihurtu gara; eta etxera itzultzean ere, distortsionatuta sentitu gara inguratzen gintuen guztia betikoa ote zen zalantzan. Dena antzaldatu da!

Oso genero zabala da zientzia-fikzioa, baina guk aukeraketa bat egin dizuegu. Hortaz, denetarik duzue aukeran: drama, abenturak, thrillerra, umorea, maitasuna… Baina guztia zientzia-fikzioak barnebilduta. Hala ere, egia da elementu batzuk errepikatu ere egiten direla: giro iluna, espazio-ontziak, jarraipenak, engainuak, irudi pentsaezinak… Irakurri baino, hobeto ikustea, ezta?

Esperimentatu nahi baduzu, entzun, bihar, Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, 99.3 FMn, Arraio irratian.

Hor hao, Wilson? – AMUA

Nor da Wilson? Eta nor dabil haren bila? AMUA bota digute: Antzerkia, Musika, Uhinak eta Algaratxoren bat. Egoera surrealista honetan, irribarretxo bat ateratzen badizugu, gu pozik.

Ausartuko al zara amua irenstera? Gaur, 18:00etan, “Hor hao, Wilson?” saio bitxia. Entzun, entzun; ez dakigu-eta hauen berri gehiago izango dugun.