Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2020

LEIHOTIK AT! Podcasta – 10.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

HAMARGARREN ATALA: “KONFINAMENDUTIK ZIEGETARA”

OSTEGUNIAN 19.00ETAN IRRATIAN!

Espetxian daudenetaz aritu gea hamargarren atal hontan, aztertzeko nola aldatu dan euren egoera bizi degun krisialdi hontan. Ekaitz Sirvent preso zarauztarran olerki bat dakarkigu aisialdiko tartian.

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Entzun Leihotik At!

Herriko taldeen egoeraren errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara berriz ere zuzeneko saio berri batekin. Oraingo honetan herriko taldeen egoera errepasatuko dugu protagonistekin batera. Covid-19aren krisi honekin kirol jarduerak bertan behera geratu dira. Honek hainbat ondorio eragin utzi ditu liga ezberdinetan, batzuk bertan behera geratu dira eta beste batzuk oraindik airean daude. Honen guztiaren inguruan gehiago jakiteko ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3An!!