Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Atalka bueltan da

Kaixo lagunok!

Horrenbeste denboraz irrikaz zain egon ondoren, ATALKA badator berriz arraio irratitik zuen etxetara. II denboraldi honetan, zenbait aldaketa izango dira baina hemen ez, astero-astero ikusi-entzun ahal izango duzue hori. Aste honetan, Zarauzko Putzuzulo gaztetxearen 5.urteurrenari buruz arituko gara, horretarako espreski ekarritako gonbidatuekin.

Ostegun honetan beraz, 22’00etan, ATALKAren itzulera! Antiojuak estutu, belarriak esne: hastera goaz…

atalka.jpg

EHZ Festibalaz hitzegingo dugu Atalka saioan

Kaixo atalkazaleok!

Lehengo astean aipatu bezala, ATALKAren azken saioa (oraingoz!) izango dugu gaur, opor usainak horditurik, eta udako etenaldi bat egitea erabaki baitugu.

Azkena baina ez kaxkarra; izan ere, gaurkoan EHZ Festibalari buruz arituko gara: honen nondik norako guztiak xokomiatuz. Eta nola ez, jaialdian bertan ikusi-entzun ahal izango diren talde ezberdinen musika entzuteko parada ere izango da. Eta ez ikaratu “festibal” hitzagatik: EHZ ez baita edozein festibal… Ohartuko zarete.

Azken saioa beraz gure konpainian igaro nahi baduzue, badakizue: 22’00etan daukazue zita!

ehz.jpg