Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Patiyoko Atzuak, bigarren sayua!

Kaixo danoi!

Hemen dakarkizuegu Patiyoko Atzuan bigarren sayua. Espero deu Roxaitok arnas pixkat eman dizuela Santo Tomasan biharamunian irratiya piztu eta guri entzuteko.

Gaurkuan, euskal jendartian oso ezaguna dan gonbidatu bat izan deu….transbollikau “con chocolate” aktibista, punki eta feminista (tzun, tzun, tzun): Josebe Iturrioz! Batxata eta “Vogue” doinupian elkarrizketatzeko aukera paregabia eman digu, eskerrik asko bihotzez!

Trans-legia, Hatortxu, “Jende Normala” liburua (eta, bere egile Salley Rooney) eta hezkuntzako greba izan ditugu hizpide, besteak bestek. Feminismoa transfeminista ez bada, guk ez degulako nahi! Gabonetan mahai gainian gai-polemikuakin gehiegi sufrituko ez dezuelakuan,

Bi ostegun barru berriz ere zuen belarriak goxatzen eongo gea, TUMAMARRATXA!

Patiyoko Atzuak, lehenengo sayua!

Kaixo kaixo! Gaur izan da Patiyoko Atzuan lehen sayua, espero gustatu izana eta ezpazaizu gustatu, zeba etzea jun Durangoko azoka?

Gaurkuan gonbidatu berezi bat izan deu gurian: 80. hamarkadako señora bat, euskaltzalia, trikitilaria, Cou cou de Bois zalia eta Arrateko esataria. Horixe bea, Alex Arzellus! Eskerrik asko etortzeagatik, cariño!

Garaziko euskara, Alexen tesi doktorala, Euskal Herriko muga puta, Erdi Aroko azoka, Osakidetza, Ricchi e Poveri, barkamen kristaua, Santa Engraxiko juerga Elizondon eta askoz gehiago izan ditugu hizpide.

Hemendik bi ostegunera arte, TUMAMARRATXA!

Atalkarion agurra!

Gabon! Nas Pelayo bezpera honetan Atalkariok gela erroxean izango gara elkartzen gaituzten hiru gairi buruz solasteko; zinea, musika eta erotika. Zinema itsua, Gorkeya eta Kitzikan saioetako esatariak elkarrekin.

Momentuz agur saioa izango da, beraz badakizue, Atalkak eta Arraio irratiak emakume* ahotsak eta betaurreko moreak behar ditu. Animatu!!!!

21:00etatik aurrera FMko 99.3an izango gaituzue! Ez galdu!

Zinema Itsuaren azkeneko eszena

Iritsi zaigu ikasturteari agur esateko garaia! Berezia izan da guztia, eta oraindik ere, pelikula batean gaudela dirudi. Gaur, euria ari du eta singing on the rain abiatuko gara berriz ere gela arroxera, brave heartarekin eta inoiz kenduko ez diguten askatasunaz.

Konfinamenduan zientzia-fikzioa eta espazio irekiak ekarri dizkizuegu; errealitatea aldatzeko aukera, alegia. Zein da zure Matrix mundua? Orain, gauza bera egingo dugu: askeago garela uste dugun garai honetan, hain askeak ez ginen garaian ikusitakoak aipatuko dizkizuegu, gure erretinetan dirauten azken eszena horiek. Baten bat gustatuko zaizu, ziur.

Ez galdu gaurko saioa, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian, 99.3 FMn.