Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Gaur 21:00retan Txibierroak uluka irratsaioa izango da entzungai Atalkan

Koronabirusak ona den zerbait ekarri badu, gure irratsaioko txibierro guztiak berriz batzea izan da. Azken urteetan, irratsaioak aurrera jarraitu duen arren, duela bi urte inguru ez ginela elkartzen.

Ohiko moduan, tertulia-radiofoniko formatuari heldu diogu, oraingoan etxeko zapatiletan.

Gorputzeri jeitsi eta bi galderekin bueltaka egon gara; Egonezinez betetako sasoi honetan, zerek kentzen dizu loa? eta zerk laguntzen dizu ondo lo egiten?

Berba egiteko gogo asko geneukan eta bi abesti baino ez ditugu entzun:

  • Tremenda Jauria eta Ecologistas en acción. Miedo
  • Lurdes Iriondo. Gaua

Deskantsatu, zaindu, baina despistatu barik! guk hemen jarraituko dogu gerra ematen!

*Ilustrazioa: Polly Nor

Gorkeyan Zarauzko lista

Kaixo!!

Gaurkoan beste lista batekin gatoz eta oraingo honetan gure herriko talde batzuk aipatuko ditugu. Hau izan da ordu betean sartu zaigun kanta sorta:

Humedecidos: Una Mano Para El Dinero , La Ciudad De Los Blandos, Tu La Quieres Ver Morir

Txixaparrazta: Gurutzeari buelta, Txixaparrazta, Desde afuera (los crudos)

Mor More: Errugabetzen I,II

Pottors ta Klito: Conejillas Vill , Odola

Occhi di Farfalla: Galdu ordez

Managaitz: Espiralaren gailurra

Zarauzko gitarjoleak: Gorkeyako irratsaioa

Optika: Natura Hila

Gustokoa izango duzuelakoan, hurrengoan gehiago ekartzen saiatuko gara.

Goxatu!!!!

FAS zineklubekoekin krispetak elkarbanatuko ditugu biharko Zinema Itsuan

Bilboko FAS elkarte kulturala 1953. urtean hasi zen martxan. Gaur egun, Estatu Espainolean, funtzionamenduan dagoen zineklubik zaharrena da, eta Europan, bigarrena. 150 bazkidek osatzen dute taldea eta emanaldietara 400 ikusle inguru hurbiltzen dira.

Haien esperientziaren berri izateko, Txarly Otaola kidearekin hitz egingo dugu biharko saioan. Eta han daukaten mugimendua ikusita… krispetarik gabe gelditzeko arriskua izan arren, ziur gaude merezi izango duela!

Bestalde, ohi bezala, Nymeriaren gomendioa ere entzungo dugu eta Zinegoak jaialdira ere sartu-irtena egingo dugu, epaile dabilen Krisekin hitz egiteko.

Agi denez, bihar, Bilbo aldean mugituko gara. Gurekin zinera etorri nahi? Ez galdu Zinema Itsua, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian; FM 99.3.

Zinema Itsua, baina esploratzailea!

Biharko saioan, begiak itxita izango ditugu, hankei eta eskuei irrikaz esploratzen uzteko. Horretarako, lehenengo zatian, ‘Lur eta Amets’ marrazki bizidunak izango ditugu hizpide Miren Berasategi ekoizpen-arduradunarekin. Horrela, asteburuan Modelon izango diren emanaldietarako prestatuko zaituztegu.

Bigarren zatian, bestalde, Zinegoak jaialdiaz arituko gara Maren Gonzalez programatzailearekin. Izan ere, oraintxe jakinarazi dute izango den programa, eta otsailaren 24tik martxoaren 8ra izango dugu aukera Bilboko gaylesbotrans zine eta arte eszenikoen jaialdiaz gozatzeko.

Ez galdu biharko saioa, 21:00etatik aurrera, FM 99.3an, Arraio irratian. Gal zaitezte gurekin!