Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Hala Bediko hauteskunde gaua Ahuntzan!

Kaixo ahuntz zaleok!

Gaur, maiatzak 26 ditu eta hauteskunde hirukoitzak dira gurean. Horregatik, eta lan kontuak medio, ez dugu Ahuntzaren gaurdiko eztula irratsaioa egingo, baina lasai, etzaituztegu bakarrik utziko!

Gasteizko Hala Bedi irratiko irratsaio beteranoek, “Desde el abismo” eta “Una hora tarde”, hauteskunde gau berezia prestatu dute Errekaleor auzotik eta berau emitituko dugu. Irratsaioa gazteleraz izango da eta bozen jarraipena, analisiak eta abar ikuspegi makarra batetik egingo dituztela ziurtatzen dute.

Internet bidez ere entzun dezakezue helbide honetan: HalaBedi online

 

G7aren eta bere munduaren aurka, Oldartu!

Kaixo ahuntzok!

Gaurko saioan abuztuan Miarritzen egitekoa den G7 goi bilkura hartuko dugu hizpide. Kapitalaren munduko mandatariak Euskal Herrian bilduko dira, eta hainbat mugimendu eta dinamika antolatzen ari dira bilkuraren aurka egin eta beren aldarrikapenak plazaratzeko. Ipar Euskal Herriko hainbat gaztek hasitako Oldartu dinamika da horietako bat, eta kide batekin hitz egiteko aukera izango dugu gaur, orain arte egindakoak jakin eta abuztura bitarte dituzten asmoak ezagutzeko.

Hori baino lehen, Zamai zuloko sorginak egingo digu kolaborazioa, eta saioa amaitzeko efemerideen tartea.

Beti bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

Narkotrafikoa, apustu etxeak… Ahoztarren proiektu berria

Kaixo ahuntzok!

Gaurkoan Ahoztar Zelaieta kolaboratzailearekin aritu gara, azken liburuaren biraren eta Balentziaga auziaren inguruan. Baina, bereziki, proiektu berriaren inguruan aritu zaigu: narkotrafikoa, proxenetismoa, banku atrakatzaileen eta apustu etxeen arloak jorratuko ditu, benetako datuetan oinarrituz baina nobela forma emanez.

Amaitzeko, efemerideak ere izan ditugu. Gogoratu Arraio Irratiaren urteurren handia ere badatorrela…

Igandero 21:00etan, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula! FM 99.3!

Balenciaga auziko hariak josten

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioaren gai nagusia Getarian eraiki zuten Balenciaga Museoko epaiketa izan da. Pasa den astean abiatu zen eta akusatu baten ofizioko abokatua den Mikel Elortza zarauztarrarekin solastu gara luze eta zabal ustelkeri kasu honen xehetasunak aztertzen. Ondoren efemerideak izan ditugu, gaurko egunez hainbat faxistek urteak betetzen dituztela agerian uzteko. Eta amaitzeko 21. Korrikako testiguan Euskal Herria zeharkatu duen mezua irakurri duen uneko audioa ere eskeini dugu, Maialen Lujanbioren ahotsean.

Ahuntzok ere Klika!

Kaixo!

Gaurkoan 21. Korrika izan dugu hizpide, Urola Kostako eskualdean antolaketa lanetan dabiltzan Lierni eta Uxorekin. Aurtengoari buruzko xehetasunak emateaz gain, Korrikako kantuen errepasoa ere egin dugu. Bestetik, saioaren hasieran, Ibai gure liburuzainaren gomendioak izan ditugu.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!