Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2020

Grebaren balorazioa eta Samai-zuloko sorgina igande honetan!

Kaixo entzule!

Gaurko saioan urtarrilaren 30eko grebaren balorazioa egin dugu hainbat kiderekin. Hasteko Donostia aldera joan gara, bertan antolatu zen erresistentzia kutxan parte hartu duen Josuren testigantza jasotzeko. Ondoren Joseba Alvarezek “Piztu Donostia” ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu, baita grebaren balorazioa egin ere. Jarraian Zarautz aldera etorri gara eta Ainhize (Sare feminista), Xabi (ELA) eta Aihotzekin (LAB) herrian greba nola joan zen aztertu dugu, besteak beste.

Gaurkoan Samai-zuloko sorgina ez da etorri, erratza aparkatzeko arazoak izan dituela eta, datorren asterako utzi behar izan dugu kolaborazioa. Irratsaioa amaitzeko ordea efemeride sorta ederra eduki dugu. Entzun ezazue!

Grebaren jarraipen berezia Arraio Irratian

Kaixo lagunok!

Arraio Irratiak bat egiten du urtarrilaren 30erako Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatutako greba orokorrarekin bat. Lan, pentsio, bizitza duina lelopean egin da deialdia, pentsiodun mugimenduaren deiari erantzunez. Grebarekin bat egiteko, kaleko jarraipena eginez eta uhinak okupatuz, irratsaio berezia egingo dugu ostegunean, 10:00etatik aurrera.

Besteak beste, 1.200 euroko gutxieneko soldata, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, lan jardunaldia 35 ordura jaistea, prekarietatea amaitzeko neurriak hartzea eta eskubide sozialak bermatzea eskatuko da, planeta suntsitzen ari den sistema ekonomiko eta sozial kapitalista, neoliberal, patriarkalaren aurka.

OSTEGUNERAKO DEIALDIAK

Zarautzen eta inguruko herrietan ere deialdi ugari antolatu dituzte greba batzordeek. Asteazkenean, kazerolada bat izango da 20:00etan udaletxe plazan. Ostegunean, berriz, egitarau luzea izango da. Bitartean, sindikatuetako kideekin egindako irratsaoia entzun dezakezue.

Greba, greba, greba orokorra!

KOSTA KASTA 4 irratsaioa

Kaixo guztioi! Badator DBH 4. mailako ikasleen urtarrileko irratsaioa! 2020. urteko lehena izango da, eta asteazken honetan, urtarrilak 28, gai ugari ikutuko ditugu: kirolen atala, TOP 5 musika zerrenda, Urtarrilak 30eko greba orokorra, Australiako suteak eta beste, 2020ko aurreikuspenak, pelikula eta serieen tartea, zineko urrezko globo sariak,  zozketa eta askoz gehiago!

Beraz, gogoratu, GAUR, iluntzeko 19:00etan Kosta Kastako lehen saioa Arraio Irratian! Piztu 99.3 fm! Instagram: @kostakasta Zuzenean ezin baduzu entzun, irratsaioa webgunean entzugai izango duzu:http://www.arraio.eus/

2020an bidaiatzeko gogoak ez direla amaitu!

Hilabete luze baten ostean berriz ere bueltan gara uhinetara. Gabonak direla eta ez direla bada denboratxo bat zuekin ez garela topatzen asteazken berezi hauetan, eta aitortu beharra daukagu irrika biziz gatozela!

Gaurkoan Nagore Martinez gerturatuko zaigu gela arroxera, eta Sri Lanka eta Maldivas aldera zuzenduko gara berarekin. Gonbidatua ezagututa ziur ez dela energia faltarik izango! 21:00tatik aurrera Fmko 99.3an topatuko garelakoan…

OLYMPUS DIGITAL CAMERA