Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: azaroa 2019

Ura hizpide gaurko Zinema Itsuan

Gaurko saioa urari eskaini nahi izan diogu. Urari jartzen dizkiogun giza oztopoei eta honek gugan duen eraginari. Film ezberdinei errepaso bat emateaz gain,  Maddi Barber zuzendaria gonbidatu dugu gaurko Zinema Itsura. 592 metro goiti eta Urpean lurra laburretan Itoizko urtegiak izandako eraginei buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu.

Eta nola ez, gaurkoan ez dira Nymeriaren gomendioak faltako.

21:00etatik aurrera FM.ko 99.3an

KOSTA KASTA, GAUR, 19:00ETAN ARRAIO IRRATIAN!

Kaixo guztioi! Badator DBH 4. mailako ikasleen hilebeteroko irratsaioa! 
Ikasturteko bigarren irratsaioa da azarokoa, eta asteazken honetan, azaroak 27, gai ugari ikutuko ditugu: azaroak 10eko hauteskundeak, azaroak 25eko emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna, Begoña Urbitarte triatlistari elkarrizketa, aholkularitza gunea, entzuleen abesti gustokoen Top 5-a, Fernando Rojori bere azken bidaiaren inguruko elkarrizketa, zozketa eta askoz gehiago! 

Beraz, gogoratu, GAUR , iluntzeko 19:00etan Kosta Kastako lehen saioa Arraio Irratian! Piztu 99.3 fm!Instagram: @kostakasta Zuzenean ezin baduzu entzun, irratsaioa webgunean entzugai izango duzu: http://www.arraio.eus/

Sandwichman eta bere abenturak

Beste aste batez hemen gara, gaurkoan Pablorekin Londresen 5 urte luzeetan bizi izan zituen esperientzia zirraragarriak partekatzeko asmotan.

Gaurko gonbidatua ezagututa ziur gaude hiri ikusgarri honen ikuspegi ezberdin bat ezagutzeko parada izango dugula. Beraz ez galdu 21:00tatik aurrera motxila hartu eta hiri berri hau ezagutzeko aukera!