Press "Enter" to skip to content

Abenduaren 6ko jardunaldiak

Kaixo lagunok!

Espainiako Konstituzio Eguneko jai egun arrotza salatzeko Zarautzen izandako jardunaldiak ekarriko ditugu gaurkoan Arraioko uhinetara. Gasteizko Etxebizitza sindikatuko kideak izan genituen Putzuzulo gaztetxean, baita Insurgenzia dokumentalaren egileak ere. Haiekin bi elkarrizketa egin genituen, eta udaletxe plazan Mehatxu faxistaren aurrean, antolakuntza lelopean egindako elkarretaratzeko mezua ere jaso genuen. Horrez gain, Samaizuloko sorgina arituko zaigu kolaboratzaileen txokoan.

Hori guztia, gaurko efemerideekin lagunduta, igandero bezala: 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Ostiraleko elkarretaratzea. Zarauzko Hitza

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude