Press "Enter" to skip to content

Emakumeen aurkako indarkeria aztertuz eta salatuz

Kaixo lagunok!

Gaurko saioan Azaroaren 25eko ekitaldiak hartuko ditugu ardatz, hain zuzen, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako egunean egiturazko bortxa hori salatzeko egindakoak. Laster *Emakumeen Etxe izango denaren aurrean bildu ziren Zarautzen, eta hango elkarretaratzeko pasarte bat ekarriko dugu batetik. Bestetik, Samara Velte kazetariarekin elkarrizketa egingo dugu, indarkeria matxista eta bortxaren kultura aztertzeko argitaratu zuen Nik sinesten dizut liburuaren harira. Horrez gain, lurraren inguruko kolaborazioa ere izango dugu, gaurkoan, Aitziber Saroberekin.

Hori guztia eta gehiago, ohiko efemerideak tartean, igandero bezala: 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude