Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Konpost-alegreko kideak besteak beste gaurko ttirriki ttarrakan

Gaurko saioak bi adar nagusi  nagusi izango ditu, batetik, garaiko produktuen eta errezeten atalean, gure Arzank chef handia izango dugu. Negu bete beteko barazki bat bertaratuko digu: Azalorea. Honen historia eta propietateak xehatzeaz gain, azalorea saltsa berdean egina aurkeztuko digu, primeran neguko handikeriak jaisteko! Bestetik, Vista-Alegre auzotik, auzo konposta nola egin eta gauzatzen duten azalduko digute. 2012tik hona ari dira konpost-alegreko kideak horretan eta gaurkoan gela arrosara ekarriko digute euren ahotsa. Ostegunero bezala, 19:30 20:30 artean ON egin beraz!

Urtea dantzan hasiko dugu

Dagoeneko, urte berrian hasita bagaude ere, oraintsu estreinatu diren bi film izango ditugu hizpide biharko Zinema Itsua saioan.

Batetik, gaur estreinatuko den Lou, dantzan jo eta ke, oinak lehertu nahian dokumentalaz arituko gara. Horretarako, Louise ez ezik, Lagun Izoztua ere gurekin izango da,  ekoizpenaz eta bizipenez hitz egiteko. Barrutik, ordea, gauzak desberdin ikusten dira eta filma ikustera joandako zarauztarren batekin ere solastuko gara.

Bestetik, Telmo Esnal etorriko da gela arrosera Dantza pelikularen sekretuak kontatzera. Ez hori bakarrik, esku artean dituen proiektuak ere aipatuko dizkigu.

 


Urteari dantzan emango diogu hasiera! 21:00etatik aurrera, 99.3 FMn.

Urte berri, asmo berri; gurean bidaia ikaragarri!

2019ari ongi etorri emateko izugarrizko irratsaioa ate joka daukagu entzule maiteak! Emozioak larruazaletik sabeleraino mugiaraziko dizkigu Axi Iribarren kontakizunak.

Gaurko gonbidatuak Bolivia bezalako herrialde berezi eta ez hain ezagun bat destolestuko digu, bertan daraman urte eta erdian izandako bizipenak aurkeztuz. Gabonetan etxekoen berotara gerturatzearen ondorioz izango dugu artista honen istorioa ezagutzeko aukera. Txoko ederrak aurkezteaz gain herrialdearen egoera errepasatzeko ere aprobetxatuko dugu.

Beraz badakizue, 21:30tatik aurrera sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3an!