Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: urtarrila 2019

Urtarrilari errepasoa eta Aleka bertako hazien inguruko egitasmoa aztergai

Hileko azken ostegunetan egin oi dugun bezala ttirriki ttarrakan, urtarrilak eman duenari astindua emango diogu, han-hemenka lurrari loturiko gaiak aztertuz. Bestetik, Aleka egitasmoaren sustatzaile den Kelo izango dugu elkarrizketa nagusian. Amenabar Behekoa Beizamako baserrian hasitako ekimena  da berau eta helburu nagusia bertakoa, ekologikoa eta kalitatezko hazien sarea osatzea da. Duela hamarkada zenbait, baserrietan bertan bildu oi zen hazia, uztatik onentsuena jaso eta batez ere amonen lana zen datorren urterako gorde eta etenik gabeko ekoizpena bermatzea eta hobetzea. Egun ordea, multinazionalek hedatu dute euren atzaparra txokorik galduenera iritsi arte eta gero eta zailagoa da bertako haziak topatzea. Adi beraz gaurkoan oso interesgarria izango baita, 19:30-20 30 artean arraio irratiko uhin libreetako emanaldia. OSASUNA!

Kosta Kastaren 4.irratsaioa

Kaixo entzule maiteok!
Hemen gatoz berriz ere Kosta Kastako irratsaioarekin Ikastolako DBH4. mailako ikasleak! 2019ko urteko lehen irratsaio honetan, elkarrizketa interesgarriak izango ditugu entzungai! Besteak beste, Kilometroak antolatzen ari diren ikuskizun lan taldeko Fernando Rojo eta Mertxe Isasti, Euskadiko torneoan parte hartu duten gure ikaskide Maddi Usandizaga eta Aimar Unanue eta Ikastolako lehen ikasle kintako Mireia Arruti eta Joxan Elola. Hortaz gain, neguko solstizioaren inguruan ere arituko gara eta hilabetero bezala, Kosta Kastako zozketa paregabean parte hartzeko aukera izango duzue!
Gogoratu, bihar asteazkena, urtarrilak 30, iluntzeko 19:00etan Kosta Kasta Arraio Irratian!
Piztu 99.3 fm!
Zuzenean ezin baduzu entzun, irratsaioa webgunean entzugai izango duzu:

Irla sakratu miresgarria

Ze berri Ithaka zaleok?

Horrelakoetan esaten den bezala… zaharrak berri! Beste asteazken goibel bat bidaia eder batekin hobetzeko asmotan gatoz!! Aurreko astean bezala oraingo honetan ere Asia alderantz zuzenduko gara, hain zuzen ere Sri Lankara.

Lizar Azkune polibalentea izango dugu gaur gurean, 2018ko udan bi lagunen konpainian izandako esperientzia ezberdinak Arraioko uhinen bidez gurekin elkarbanatzeko asmoz.

21:30ak jotzearekin batera piztu irratia eta FMko 99.3an izango gaituzue!

Iraitz Unanue, mutilen eskubaloi taldeko 2. entrenatzailea eta jokalari bat biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Eguraldi txarrari aurre egiteko zer hoberik Izerditan blai entzuterik baino? Gainera aste honetan gizonezkoen eskubaloiko lehendabiziko taldeko bigarren entrenatzailea den Iraitz Unanue eta jokalari bat izango dira gela arroxean. Denboraldi honetan entrenatzaile aldaketa eman da eta Hugo Sanchezen laguntzaile bezala dabil Iraitz. Beraz, eskubaloiaz arituko gara gizonezkoen munduko eskubaloi txapelketarekin nahikoa izan ez dugulako.

Bestalde, playeroetako jardunaldi berri baten atarian gaudenez kiniela ere egingo dugu, egun zeuk ere zeurea facebooken! Beti bezala, gure saioa bihar 20.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!