Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Ulacia taldeko Izotz eta Fede biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aste honetan gela arroxean saskibaloiaz arituko gara. Lehendabizi Getariako Shark izen zen gurean, ondoren saskibaloiko neskak eta azkenik Ulaciako mutilak. Jokin Collantesen gidaritzapean denboraldi aparta burutzen ari dira. Une honetan lehendabiziko postuan daude Lehengo Autonomikan. Denboraldi bikain honen inguruan ez ezik Sharken aferaren inguruan ere mintzatuko gara bi jokalariekin.

Honetaz gain playeroak ere aipatuko ditugu, nola ez. Txingor jasa bortitz baten ostean balentria egin zuren hondartzara gerturatu ziren jokalariak, denak dira txapeldun eguraldi makurraren aurrean jolastera joateagatik, bejondeizuela!!

Urtarrilari errepasoa eta Aleka bertako hazien inguruko egitasmoa aztergai

Hileko azken ostegunetan egin oi dugun bezala ttirriki ttarrakan, urtarrilak eman duenari astindua emango diogu, han-hemenka lurrari loturiko gaiak aztertuz. Bestetik, Aleka egitasmoaren sustatzaile den Kelo izango dugu elkarrizketa nagusian. Amenabar Behekoa Beizamako baserrian hasitako ekimena  da berau eta helburu nagusia bertakoa, ekologikoa eta kalitatezko hazien sarea osatzea da. Duela hamarkada zenbait, baserrietan bertan bildu oi zen hazia, uztatik onentsuena jaso eta batez ere amonen lana zen datorren urterako gorde eta etenik gabeko ekoizpena bermatzea eta hobetzea. Egun ordea, multinazionalek hedatu dute euren atzaparra txokorik galduenera iritsi arte eta gero eta zailagoa da bertako haziak topatzea. Adi beraz gaurkoan oso interesgarria izango baita, 19:30-20 30 artean arraio irratiko uhin libreetako emanaldia. OSASUNA!

Irla sakratu miresgarria

Ze berri Ithaka zaleok?

Horrelakoetan esaten den bezala… zaharrak berri! Beste asteazken goibel bat bidaia eder batekin hobetzeko asmotan gatoz!! Aurreko astean bezala oraingo honetan ere Asia alderantz zuzenduko gara, hain zuzen ere Sri Lankara.

Lizar Azkune polibalentea izango dugu gaur gurean, 2018ko udan bi lagunen konpainian izandako esperientzia ezberdinak Arraioko uhinen bidez gurekin elkarbanatzeko asmoz.

21:30ak jotzearekin batera piztu irratia eta FMko 99.3an izango gaituzue!