Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Martxoan lurrak ere kolore morea baitu

Martxoan zehar ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan emakumea eta lurra lantzen saiatuko gara. Honetarako, gaurkoan Aitziber Sarobe izango dugu ohiko kolaborazioan. Eko feminismoaren inguruan arituko zaigu Aitziber, feminismoa eta ekologismoa uztartzen dituen ideologia honen berri izateko aukera dugu beraz. Bestetik, Itziar aldera joko dugu eta baratzagintza ekologikoan lanean diharduen Mirian Arrizabalaga izango dugu gela arroxean. Doniene baserrikoa da berau eta ahizparekin batera duela hainbat urte ekin zioten merkatuetan nahiz saskietan. Honetaz gain, nekazaritza eta emakumeen inguruko galderak ere izango ditugu. Badakizue beraz, ostegunero bezala arratsaldeko 19.30 20:30 artean, osasuna!

Kapitalismoa eta erotika bihar Kitzika irratsaioan

Kapitalismoak eta lan eredu honek asko eragiten du gure bizitza erotikoan.
Denboraren gestioa, egin beharrak, ardurak, presioak, ekonomiri heltzea… egunerokotasunean tarte haundia hartzen dute, eta geratzen zaigun beste tarte txiki
horretan zer egiten dugu? Jolasteko denbora hartzen al dugu? Gogoak izaten al ditugu elkar goxatzeko?

Galdera hauek eta beste batzuk erantzungo ditugu biharko Irratsaioan (21:00etan)

Aspaldiko partez, ez galdu!!

Kim eta Pam!

Cumbiaren erritmora

Indarrez eta ilusioz datorkigu Saioa Etxeberria gurera, Kolonbiara egindako bidaiaren inguruan solasteko asmoarekin. Horrez gain duela bi urte telebista saio baten ondorioz egindako bidaia gogoangarri baten inguruan ere arituko gara.

Emakume borrokalaria eta energia handikoa izanik, bere istorioak entzuteko irrikatan gaude eta horiek asteazkenero bezala Arraio Irratian izango dituzue 21:30ak jotzearekin batera.

Enrike Kortajarena bihar Izerditan blai saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan Enrike Kortajarena izango dugu gonbidatu gela arroxean. Zarauzko kirol galan Kirola bizi saria eman zioten, halterofiliako entrenatzaileari. Azken urteotan halterofilian aritzen direnekin jarduten badu ere, ZKEko beste zenbait esparrutan ere bere jakinduria zabaltzen du. Honela bada, bihar pisu handiko gonbidatua izango dugu ea elkarrizketa ez den astuna egiten.

Enrikez gain playeroen kiniela ere egingo dugu, neskek fase erregularreko azken partida izango dute jokoan eta mutilek final laurdenak, beraz, jardunaldi garrantzitsu baten atarian gaude. Saioa beti bezala asteazkenean 20.00tan hasiko da, Arraio irratian, FMko 99.3an!!

RIP taldearen inguruko liburiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan liburu bat izango dugu hizpide. RIP taldearen inguruan berriki kaleratu den liburuaz jardungo gara, “Larga vida a RIP” izena duena. Horretarako liburuaren egileekin jardungo gara eta noski, zarara apur bat ere entzungo dugu. Gogratu guzti hau 21:30etatik aurrera izango dela.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.