Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Beste astearte zaratatsu baterako prest?

Asteartea iritsi da eta ohi den bezala prest dugu ZarataZarautz berri bat. Lagun Izoztuaren denboraldiko azkena izango da gainera, Naspelayoak ate joka ditugu eta. Gogoratu zita zaratatsua duzuela gaur, 21:30etatik aurrera.

Arraiokideen film kuttunak gaurko Zinema Itsuan!

Denboraldiko azken Zinema Itsua da gaurkoa. Marlene eta Louise elkarrekin udako atsedenaldiaren aurretik. Arraiokideen laguntzaz egindako saioa prestatu dugu. Izan ere,  bi galderei erantzuteko eskatu diegu gure irratikideei:

  • Zein da zure txikitako film kuttuna?
  • Azken aldian ikusi duzun film aipagarri bat aukeratu.

 

Bildutako erantzunekin saio anitz eta kurioso bat osatu dugu, gaur egungo filmak edota guztiontzako klasikoak direnak elkartuz. Haurtzarora bidaiatzeko aukera izango dugu ahaztezinak diren abestien laguntzaz.

Beraz ez galdu, 21:00etatik aurrera FMko 99.3an izango gaituzue!!

Aste hontan geldialdia

Bidaia askotan tuneletatik pasa behar dugu, eta aste hontan zuen esatari maiteei hori gertatu zaie. Beraz, aste hontan ezin izango dugu saioa egin. Hurrengo asteazkenean elkartuko gara berriz!

Pablo Imanol Larrañaga triatloilaria biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Ondo jakingo duzuen bezala, pasa den larunbatean izan zen triatloia gure herrian zein inguruetan. Honen harira, Pablo Imanol Larrañaga izango da gurean, bere esperientziaren berri emateko. Berarekin arituko gara zita garrantzitsu hau nola prestatu duen ezagutu eta eguna bera nola joan zen jakiteko. Beraz, ez hutsik egin eta sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio irratia FMko 99.3an!!