Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

LEIHOTIK AT! Podcasta – 5.atala

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua!

BOSGARREN ATALA: “LAU HORMAREN ARTEAN”

ZUZENIAN ARRAION… ETA JARRAIAN SKA GAUA!

Etxebizitza problematika izan deu hizpide bosgarren saio hontan. Arazo orokor hau areagotu egin da konfinamendu garaiotan, eta Gasteizko Etxebizitza Sindikatuko kidiakin sakontzeko aukera izan deu.

Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun ‘Leihotik At!’ podcasta!

Larunbatean etxean jarraitzen baduzu ska gaua Arraio Irratian!

Larunbat honetarako (apirilak 11) ere plan bikaina dugu gure entzueleei eskeintzeko. Hasteko, larunbatero moduan, asteko gure irratsaioen errepikapenak izango dira entzungai goizeko10:00etatik aurrera.

Gaueko 21:00retan Danda Gazte Asanbladaren Leihotik at! podkastaren atal berri baten zuzeneko emisioa eskeiniko dugu (youtube eta ivoox baño azkarrago eta askeago!).

Eta gaua borobiltzeko ska kontzertu aparta!!! Zarauzko SKASTI, Pais Valenciáko KI SAP eta Gasteizko BETAGARRI taldeek Putzuzulo Gaztetxean eskeini zituzten kontzertuak izango dira FMko 99.3 uhin libreetan (baita arraio.eus-en ere), etxean pogo eta bailoteo batzuk egiteko. Gozaaatu!

Manu Urbietarekin izan genuen saio mitikoa biharkoan entzungai

Kaixo entzule maite! Konfinamenduak aurrera darraien arren gu beti ari gara zuengan pentsatzen. Horregatik Eitb eta Teledeporteko artxiboetan baino dokumentu interesgarriagoak ditugunez, hemen duzue lehengo dosia, 2011eko urtarrileko elkarrizketa historikoa, historiko bati egina, honela aurkezten genuen saioa: http://www.arraio.eus/2011/01/manu-urbieta-historikoa-gaur-izerditan-blaien/

Hortaz, badakizu, etxean sartuta egon behar den honetan ez dagoela ezer hoberik Cerrato, Gerardo Puente eta Naxari berriz entzutea baino. Ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrea, ez zara damutuko!