Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2017

Emakumeen etxeez hitz egingo dugu Bolloenean

Lortu dugu! Aurreko saioan agindu bezala, beste herrietako Emakumeen etxeetako kideekin hitzartu gara gaurko saiorako. Hori horrela, Donostiako eta Ondarroako esperientziak izango ditugu hizpide gaurko saioan.

Ondarroa
Donostia

Zarautz

Ez galdu Atalka-Bolloenea saioa, gaur, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian!

Juanma ZarataZarautzen

Aste honetan Juanma etorriko zaigu gure irratsaiora belarriak zulatzera. Oraingoan ordea ez dakigu ze talderen aestiak jarriko dizkigun. Hortaz, guretzat ere sorpresa izango da, beti bezela, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste honetako saioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.

Ahaztu barik eraldatuz

3 urte eta gero, Burgosko Gamonal auzora hurbilduko gara hainbat auzotarrek pairatu beharko duten epaiketaz aritzeko.
Auzo honek eman zuen erakustaldia gogoratu eta gaur egungo egoeraz mintzatuko gara bertako lagun batekin.
Bestetik, hemendik 2 astera burutuko den ekimen bat izango dugu hizpide.
Añorgako Firestone fabrika okupatuan antolazen ari diren Tattoo Circus jardunaldiaz jardungo gara aurrelanetan dabilen Andoni Biainekin.
Hau dena eta gehiago… 21etatik aurrera.

Kiroldegiko langileak eta playeroak bihako saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan ere gonbidatu interesgarriak izango ditugu azken aldian bezala. Lehendabizi kiroldegiko langile bat etorriko zaigu bizi duten lan gatazkaren nondik norakoak berritu eta aurrerantzean dituzten mobilizazioen berri ematera. Jada hilabeteak pasa dira lehen greba egunetik, egoerak ordea ez onera egin eta greba egun gehiago egin dituzte azken asteetan.

Honez gain playeroen berri ere emango dugu. Igandean izan genuen jardunaldiaren emaitzak errepasatuko ditugu Ander Eizagirre “Risi”rekin. Jada badakigu nesken kanporaketak nola diren eta mutiletan zeintzuk igaro diren ligako final erdietara. Ezin ahaztu Hondartzako Hondarraren partida handia, honetan zer gertatu zen argituko digu Talai-mendiko jokalariak.

Badakizuen bezala hau dena ostiralean 18.00tatik aurrera izango duzue entzungai Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

(H)emen egitasmoaz Zinema Itsuan

Gaurko Zinema Itsuan  konpainian egongo gara. (Hemen)Here egitasmoaz hitz egitera etorriko zaizkigu Izaskun Arandia eta Olatz Beobide. Euskal ikus-entzunezkoetan emakumeek duten lekuaz solastuko dugu. Eta bide batez, Beobidek bere antzerki obrari buruz hitz egingo digu. Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz dira Nomofobikak eta  Sarean kateatuta daude.

Ez galdu! 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an