Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2017

Arrosa Sareko jardunaldiak larunbat honetan

Urtero legez, aurten “Euskal Herrian bada zer entzun” jardunaldiak antolatu ditugu ere. VI.edizio hau, martxoaren 18an Baionan burutuko da eta egun osoko egitaraua prestatu dugu horretarako. Goizeko 10.00etan tailerrak egongo dira AEKn: “Irratien funtzioa problematika sozialetan”; Eider Olazar, Maite Ubiria eta Arantxa Idiederren eskutik, eta “Sare sozialen erabilera gure irratsaioen hedapen maila handitzeko”, Lander Arbelaitzen eskutik. Ondoren, 12.00etan, “Nola erakarri jendea gure proiektuetara?” mahaingurua izango da Gaztetxean. Bertan, Halabedi eta Txapa irratiko lagunek, zein EH Zuzenean Festibaleko antolatzaileek, euren proiektuak nola antolatzen eta garatzen dituzten azalduko digute. Formula magikorik ba ote dute jendea inplikatzeko?
Baina dena ez da ikastea eta hausnartzea izango! Horregatik, gure irratietako egunerokotasuna hobetzeko burua jantzi ostean tripak betetzea komeni denez, BAZKARIA antolatu dugu Gaztetxean eta bazkalondoa girotzeko, irratietako ahotsik ederrena aurkitzeko KARAOKEA antolatu dugu. Azkenik, oholtzako mikroak profesionalen esku utziko ditugu eta Muskulo eta Korumba musika taldeen eskutik KONTZERTUei tartea irekiko diegu.
Izena emateko koordinazioa@arrosasarea.eus -era idatzi. Epea martxoaren 16an agortzen da beraz, azkar ibili eta murgildu zaitez egun batez Euskal Herriko irratigintzan! (egun osoko egitarauan parte hartzeko 15 euro, soilik kontzertuetara etorri nahi baduzu 5 euro)

Jos_u Azpeitiar gaztea Kaiolatik saioan!!!!!

Ieepa kaixow  kaiolazaleok!!!! Gaurkoan, beste behin ere, Azpeitiko harrobia izango da protagonista. Bertatik Josu Aizpurua gaztea etorriko zaigu. Bere anaiaren gusto musikalak bultzatuta, duela 4 urte hasi zen musika elektronikoa dastatzen. 14 urte baino ez zituela, mahaitxo  bat eskuratu eta nahasketak egiten hasi zen bere garajean. 16 zituelarik Azpeitiko Lokotx mitikoan hasi zen tarteka pintxatzen, eta ordutik ona Tartufo, Txalintxo edota Elgoibarko gaztetxean ziztatu ditu electro eta techno house doinu biziak. Gaurkoan bera ezagutu eta bere doinuak entzuteko parada izango dugu gure gela arroxean!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!

Korrika izan dugu mintzagai gaurko Atalkan

Gertu dugu 20. Korrika, eta aitzakia hori hartu dugu Euskal Herri osoa lasterka ipintzen duen ekitaldiari buruz hitz egiteko. Lierni Atxukarro Atxu eta Miren Garate Urola Kostako Korrika arduradunak izan ditugu Putzuzuloko gela arroxean. Hilabeteotako lanaz, Korrika Kulturalaz, datozen ekitaldiez eta abar hitz egin dugu. Horrez gain, beren bizipenak ere kontatu dizkigute. Hori guztia Korrikako abestiek lagunduta.

Plazer baduzue, entzungai duzue irratsaioa!!

Ainara Aymat eta playeroen kiniela biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Udaberri usainarekin gatoz gaurkoan zuei kirol saio berri bat eskaintzeko asmoz. Biharko saioan Ainara Aymat surflari zarauztarra izango dugu gurean. 2017ko urte honi hasiera ona eman dio, Europako zirkuituko bigarren postuan aurkitzen da zarauztarra, Garazi Sanchezen atzetik eta mundu mailako rangkinari dagonionean 47. dago. Gorantz datorren surflari honi egingo diogu elkarrizketa, aurtengo denboraldirako zein helburu dituen, honaino iristeko bidean izan dituen zailtasunak zeintzuk izan diren eta beste makina bat kontu.

Honez gain ezin ahaztuko dugu hondartzako futbola edota beste modu batera esan, playeruak. Igande goizean emakumezkoen fase erregularreko azken partidak izango dira jokoan. Gizonezkoetan aldez ligako final laurdenak alde batetik eta hondartzako hondarra bestetik… emoziok beteriko goiza aurreikusten da. Badakizu hau denaz gozatzeko, sintonizatu Arraio Irratia, 18.00tatik aurrera FMko 99.3an!!