Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2017

Plaieroak, herriko taldeak eta kiroldegiko langileen akordioa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Aurreko astean huts egin genuen arren oraingoan saio bikain batekin gatoz Naxari eta Patxi Magic. Aurreko igandean izan playeroetako final erdien jardunaldiak eman zuena aipatuko dugu, partida estu eta zirraragarriak jokatu baitziren Zarauzko hondartzan. Honetaz gain aspaldian aipatu ez ditugun herriko taldeen egoera izango dugu hizpide, denboraldiko azken txanpan sartuak dira gehienak eta beraien helburuak lortzen ari ote diren jakingo dugu.

Azkenik, ezin ahaztu pasa diren asteetan oihartzun handia izan duen kiroldegiko langileen greba. Atzo bertan iritsi ziren bi aldeak adostasun batera, bertan hitzartutako zertan den agertuko digu langile batek.

Arabako Bertsolari txapelketako finala Arraio Irratian

Arabako Bertsolari txapelketako finala Arraio bidez entzun ahalko da. Hala Bedi irratiari seinalea hartuta, larunbatean emitituko dugu arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Larunbat honetan, Apirilaren 1ean, izango da Arabako Bertsolari Txapelketako final handia, Printzipal antzokian. Finalaurrekoetatik finalera pasatzeko sailkatu diren 6 bertsolariak lehian ikusteko aukera izango dugu asteburu honetan.

Oholtza gainean egongo dira Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Serapio Lopez, Xabi Igoa eta Asier Otamendi bertsolariak.

Tatto Circus jaialdiaz ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz saioan Tatto Circus jaialdia izango dugu hizpide. Añorgako Firestone lantegi okupatua burutuko da aurten presoen aldeko piercing eta tatuaja jaialadi solidarioa. Guk, antolaketan ibili den kide bat elkarrizketatuko dugu eta 3 egunez egongo den guztiaz jardungo gara. Beti bezala, gaueko 21:30etatik aurrera.

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioa entzungai duzue. Playlista berriz HEMEN.