Podcast: Play in new window | Download
Iepa kaixo kaiolazaleok, biharko saioan euskal herri mailako festa elektronikorik beteranoenetakoa izango dugu hizpide, Paraleoan jaialdia alajaina. Egoitz Pomares eta Ekaitz Aiarzaguenak duela 5 urte ekin zioten beren ibilbideari. Hasera batean Bilboko L,mono aretoan eta Donostiako Guardetxean gauzatu zituzten festak, eta gaur egun Bilboko kafe antzokian eta Donostiako Dabadaba aretoan. Urte hauetan Helena Hauff, Hunee, Kode 9, Powell edota Lena Willikens bezalako artista esanguratsuak hurbildu dituzte gure aretoetara, inguruko festa elektronikorik ezagunenenetakoa bilakatuz. Biharko saioan beraiek ezagutu eta beren festaren ibilbideaz gehiago jakiteko aukera izango dugu!!! 20tan punktuan Arraio Irratian!!! Ez galdu!!! UP THE KAIOLS!!!