Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: apirila 2016

Alternatibak plazara eta presoak etxera

Kaixo!

Gaur ere saio interesgarria izango dugu Ahuntzaren Gaurdiko Eztulan. Hasteko, larunbatean Oiartzunen egindako Alternatiben Oihartzuna egunaren harira, elkarrizketa egingo dugu bertako kide batekin.

Gainera, gaur Bilbon izandako manifestazio jendetsua ere izango dugu hizpide. Preso eta iheslari ohiek deituta, Amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera leloa aldarri, babesa eman diote errepresaliatuen etxeratze bideari.

Beste hainbat kontu ere izango ditug, maiatzaren 1ari begira jarrita, besteak beste.

Badakizue, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!AO.kartela

Connaisseur Recordings zigiluari omenaldia Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo lagunok, aste honetako Kaiolatik saioan Elektropeñaren zigilu kuttunetako bat mamituko dugu. 2005ean Alemaniako Offenbach hirian sorturiko Connaisseur Recordings zigilua alajaina. Hamarkada batez belarriak goxatuarazi dizkiguten doinu askoren artean, Elektropeñaren aukeraketa bat entzungo dugu, bere iritziz zigiluko harribitxiak direnak ezagutuz. Beste askoren artean, Ripperton, Afrilounge, Lehar edota Patrick Chardronnet erraldoiaren doinuez gozatu ahal izango dugu!!!! Galdu ezinezko zita lagunok!!! 20tan hasita Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!!! UP FOREVER!!!!!

index

Astronomiari egingo diogu tokia gaur Atalkan

Kaixo lagunok!

Zerura begira jarriko gara gaur Atalka saioan. Astronomia izango dugu hizpide, eta Aitziber Sarobe Arkamurkako kidea izango dugu bidelagun. Izan ere, natur taldea astronomia astea egiten ari dira (larunbata arte iraungo du), eta horri buruzko xehetasunak kontatuko dizkigu Sarobek.  Astronomiaz zerbait ikasi nahi baduzue, badakizue non egongo garen, 21:00etatik aurrera.

http://astrofisikaetaespazioa.blogspot.com.es
http://astrofisikaetaespazioa.blogspot.com.es

Oraingoan bai Oier Illarramendi etorriko da gurera

Kaixo entzule maite!

Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu aureko asterako prestatu genuen saioa gauzatzerik izan ez genuelako. Hala ere surfaren berri eman genizuen agindu bezala. Biharko saioan ordea aurrekorako egindu genuen gonbidtua etorriko zaigu eta berarekin surf txapelketaren balantzea egingo dugu, kirol arlokoaz gain antolaketaren ingurukoa ere.

Bestetik Leihoak zarutzen garaipen garrantzitsuari aipu berezi bat eman nahi diogu, maila mantentzeko borrokan pausu garrantzisua eman baitzuten larunbatean.

Azkenik hondartzako futboleko final erdien berri emango dizuegu. Igande eguerdian tentsio eta emozio askoko partidak jokatu ziren zarauzko hondartzen, lehia gogorraren ostean final handia nortzuk jokatuko duten argituko dizuegu.

Beti bezala hau dena asteazkenan 20.00tatik aurrera izango duzu entzungai, Arraio Irratian, FMko 99.3an!!

images (2)